Bidaia-liburuak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-07-06 17:50
4

Oporraldietarako, irakurgai arinak atsegin ditut, kaskoa askorik ez berotzekoak, bereziki bidaia-liburuak. Pausaldiaren zaporearen indargarri dira inondik ere.

Gaur, halako burutazioak erabili ditut, Amazon-i eskaturiko liburuak jaso ditudanean. Oporretarako beste irakurgaiekin batera paratu ditut:

• Ernest Hemingway: Cuentos.
• Marguerite Yourcenar: Hadrianoren oroitzapenak.
• Leonardo Sciascia: Muerte del inquisidor.
• Patrick Leigh Fermor: Mani: Travels in the Southern Peloponnese.
• Scott Donaldson: Hemingway vs. Fitzgerald.
Berehalakoan konturatu naiz liburu larregi direla hamabost egunerako. Ez dakit xuxen zein eramango ditudan azkenean, baina dudarik ez Leigh Fermorrena eramango dudala, zinez gogoangarria iruditu baitzitzaidan haren A Time of Gifts zoragarria.

Euskaraz, damurik, ez da oso naroa izan bidaia-literaturaren emana, ale batzuk badiren arren lehenagoko (Anabitarte, Batxi, Joanategi, J. Etxepare...) nahiz gaurko idazleen artean (Arretxe, Iztueta...).

Itzulpenak ere eskas izan ditugu. Azkenaldian zenbait euskal argitaletxek kanpoko literatura komertzialari leku egin dioten arren, ez dirudi kontuan izan dituztenik bidaztien kronikak.

Hona hemen proposamen batzuk argitaratzaileentzat:

Gurean erdaraz idatziak:
• Julio Villar: ¡Eh, petrel!
• Manu Leginetxe: El camino más corto.
• Miriam Villar: Bájame una estrella.
Kanpoan idatziak:
• P. Leigh Fermor: A Time of Gifts.
• J. Steinbeck: Travels with Charlie: In Search of America.
• R. Kapuscinsky: Viajes con Herodoto.
• H. James: Italian Hours.
• P. Theroux: The Great Railway Bazaar.
• R. Byron: The Way to Oxiana.
• D.H. Lawrence: Sea and Sardinia.

Bitartean, erdaraz irakurtzen jarraitu beharko dugu.

Idoia Santamaría

Idoia Santamaría 2011-07-07 09:21 #1

Jan Morris duzu beste aukera bat. Esaterako, Venice edo Trieste and the Meaning of Nowhere edo The Great Port: A Passage through New York.

Ummmmm! Ondo pasa oporretan!
Idoia

Iñigo

Iñigo 2011-07-08 12:44 #2

Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.

Segi ondo.

Fernando Rey

Fernando Rey 2012-03-28 13:42 #3

Aupa, Iñigo eta gainerako lagunok.

Tabucchi joan zaigun honetan, Porto Pimeko dama liburuaz oroitu naiz. Bidaia-liburu bitxia da, baina bidaia-liburu azken batean. Gauza ederrak ditu (nik propaganda egiten ez badut, nork?).

Ongi izan.

Fernando Rey

joserra

joserra 2020-02-18 10:12 #4

hi my friendsss

Utzi iruzkina: