Kantitatea ez zaio axola
Azkenaldian itzulpen-memoriak libre eskaini dituzte Bizkaiko eta Gipuzkoak aldundiek. Opari bikaina izan da, alajaina, itzultzaile-jendearentzat. Dena dela, gogoeta xume bat egin nahi nuke memoria erraldoien balioaz (ez, horienaz).
- Zenbat eta itzulpen unitate gehiago, hainbat eta hobeto. Uste oker horretan ari dira asko. Azken batean, hiztegiak sarrera kopuruaren arabera epaitzea bezala da hori. Kantitateak ez dakar kalitatea.
- Itzulpen-memoriak kalitatezko izango badira, iragazki eraginkorra behar dute. Memoria elikatu behar lirateke onetsitako unitateez soilik. Zuzentzaileak eta terminologoak on iritzitako testuak soilik sartu behar lirateke horietan.
- Testuen tipologia ere zaindu behar litzateke, tipo guztietako itzulpen ereduzkoak sartzeko. Hobe da tipo bakarreko itzulpen on bat jasotzea, eta ez, hamaika itzulpen erdipurdiko.
- Memorien tamainak zailtzen du haren kudeaketa, hasieratik bertatik kalitate-irizpideei jarraitu ezean. Gaitz da memoriak "garbitzea" ederki "gizendu" ondoren.
- Erakunde publikoentzat onuragarriago litzateke team erako itzulpen-memoriekin lan egitea: itzulpen-hornitzaileei memoriaren programa bera eta edukia eskaini, lainoan lan egin dezaten, ordenagailuan ezer instalatu eta kargatu beharrik izan gabe.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: