Denboren mudantzak aukera paregabeak eskaintzen dizkigu itzultzaileoi; esaterako, egileek berek irakurritako olerkiak euskaratu ditzakegu; jakin dezakegu olerkariek nola irakurtzen zituzten itzulgai ditugun poemak; ikus ditzakegu inflexioak poeten ahotsean. Denboren mudantzak aukera paregabeak eskaintzen dizkigu, lanean estakururik gabe aritzeko.Frank O´Hara-ren Having a Coke with You hartu dugu langaitzat, queer literaturako amodiozko olerkirik ederrenetako bat.Hirekin koka-kola bat hartzeaatseginagoa duk Donostia/San Sebastianera, Iruna, Hendaiara, Miarritzera &nbs...
Igandean, hizkuntzari buruzko bi gogoeta jakingarri irakurri nituen prentsan.Philip Roth-en Nemesis eleberria euskaratu du Beñat Sarasolak.Itzulpena egitean, menpeko perpaus luze askorekin egin du topo Sarasolak, eta arazoak izan ditu testua euskaratzerakoan. «Nobela bat ezin da hitzez hitz itzuli, baina jatorrizko forma ere ezin da hautsi. Irakurterraztasunaren eta estiloarekiko errespetuaren arteko oreka mantentzea izan da nire erronka nagusia».El País egunkarian, bestetik, Don DeLillori elkarrizketa egin zioten atzoko zenbakian.Asegura que el horizonte de la escritura es el lenguaje.Escr...
Asteburuan, Herta Müller-en El rey se inclina y mata (Siruela, 2011) liburuaren berri izan dut. Hatsaren kulunka irakurri ondoren, idazlearen alderako halako jakin-min bat piztu zitzaidan, eta liburu hau berdinik gabea da, min hori arintzeko.Hizkuntzari buruzko saiakera laburrez osaturik dago liburua. Müllerrek bere hizkuntza diglosiko, zokoratu eta iraganekoaz dihardu, mapetatik aienatua den komunitate baten eledun gisa.Aho-gozagarri paragrafo laurden bat dakarkizuet.Nire herriko hizkuntzan —hala iruditzen zitzaidan umetan— nire inguruko jende guztiak bazituen hitz doiak gauzak zuzenean iz...
Diru publikoekin arduratuta gaude krisi-garaiotan. Lehen ere diruok eralgitzen baziren ere, inor gutxi arranguratzen zen, oparoaldi betean baikinen. Dagoenean, bon-bon... Badakizue.Beraz, gaurko gaia are minberagoa da. Aienatu da saretik Pentsamenduaren Klasikoak bilduma, aztarnarik bat ere utzi gabe. Adio, testuen biltegi zoragarriari. Adio, filosofiako klasikoak e-bookean irakurtzeko asmo orori.Polito gastatu da dirua bilduma horretan, ez banaketa egokirik ez edizio-lan txukunik ez zuen horretan. Hala ere, pitxi ederrak utzi dizkigu itzultzaile saiatuen eta zuzentzaile zorrotzen elkarlana...
Scribd-eko txokoan utzi dizuet EIZIEk antolaturiko "Zuzenketa-lantegia" mintegirako prestatu dudan sarrera.Testuak hobetzea lanbideSarrerako aurkezpena baizik ez da hori. Horrekin batera, bi testu lantzekotan gara, mintegikide guztion artean.Kontatuko dizuet nola joan diren saioak.
Nagituta nago blogean idazteko. Ez pentsa idazteko gairik aurkitzen ez dudanik, baina pentsamenduak hitzetara ekartzea ez da askok uste duten bezain automatikoa; edo nik, bederen, ez daukat oso monitorizaturik prozesu hori.Jan Karski-ren Historia de un Estado clandestino liburuaz hitz egin nahi nizuen, eta San Telmo museoan lehengo astean eman zuten dokumentalera gonbidatu.Jane Austen-i buruzko beste kontutxo bat hizpide hartu nahi nuen, baina... Agorrila hurbil dago, eta norbera ere agorturik.Eta neke hori nabarmentzenago da lotarako orduan, liburuei heltzen diedanean. Asko hitz egin da hi...
Ezpatak iraganeko gauzakiak dira. Antzina, gerretan, ohean hiltzen ziren gehiago gudu-zelaian baino, ezpata-kolpeak gaizkoatuta; egun, aldiz, gerlariak zerraldo erortzen edo errausten dira, ziplo (teknologia ez baita beti onerako izan).Axularrek kolokazio distiratsu batzuk utzi zizkigun ezpata-dantzarako:Ezpataren ahotik iragan / ezpataz iragan: Erdietsikoitut, atrapatukoitut, aspertuko natzaie, guztiak ezpataren ahotik iraganeintut. // Bi aitonen semek, edo zaldunek elkharren artean etsaigoa dutenean, eta elkhar dixidaturik, desafiaturik, konbatera eta gudura deiturik, kolpeka hasten diren...
Nire artikulu bat agertu da EIZIEk sustatutako "Langintza Xeheki" sailean."Duela hamazazpi urteko itzulmoldeak Julio Cortázarren Hegoaldeko autopistan"
Munduko lanbiderik zaharrena ei den horrek (haren ezinbestea zuritzeko darabilte askok klixe hori) hainbat izen hartu ditu euskaraz, Leizarragaren paillardaz geroztik:He emazte galdu, TB bizi gaistoko emazte, Ur emakume galdu, Dv lilitxo, Ip neska-tzar, Ol, Leon, Or, Ker e IBk emagaldu, Arriand bideme, IBk emalohiAsko moralkeriaz beterikoak dira, emagalduren ildokoak; beste batzuk, eufemismo errukarriak: lilitxo. Axularrek, berriz, puta hitza erabili zuen, latinetik hartuta. Gaur egun, ordea, nekez irudika genezake elizgizon baten aho-mihietan halako hitz "zatar"ik. Birao latza bihurtua dug...
Gaur aleungarrenez topo egin dut X gisa defini daiteke esapidearekin. Kalkoa baldar samarra iruditzen zait niri, guztiz zabalduta dagoen arren. Sarean begiratzea besterik ez dago:Herriak mundializazioaren eta globalizazio murriztaileen aurkako elkartasunera daramatzan mugimendu gisa defini daiteke mundialitatea.Gizentasuna 'lehen mailako' gizarteetako asaldura kroniko gisa defini daiteke. Bestalde, Nafarroako ipar-mendebaldean dago eta kantabriar eta azpikantabriar gisa defini daiteke itsaso horrekiko duen hurbiltasunagatik [...]Bada molde egokiagorik horiek guztiak emateko.Herriak mundiali...
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.