X gisa defini daiteke

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-05-05 18:07


Gaur aleungarrenez topo egin dut X gisa defini daiteke esapidearekin. Kalkoa baldar samarra iruditzen zait niri, guztiz zabalduta dagoen arren. Sarean begiratzea besterik ez dago:

  • Herriak mundializazioaren eta globalizazio murriztaileen aurkako elkartasunera daramatzan mugimendu gisa defini daiteke mundialitatea.
  • Gizentasuna 'lehen mailako' gizarteetako asaldura kroniko gisa defini daiteke.
  • Bestalde, Nafarroako ipar-mendebaldean dago eta kantabriar eta azpikantabriar gisa defini daiteke itsaso horrekiko duen hurbiltasunagatik [...]
Bada molde egokiagorik horiek guztiak emateko.
  • Herriak mundializazioaren eta globalizazio murriztaileen aurkako elkartasunera daramatzan mugimendu bat da mundialitatea. [Hitz-ordena aldatuta hobeto: mundualitatea da...]
  • Gizentasuna lehen munduko gizarteetako asaldu kronikotzat har daiteke / asaldu kroniko bat dela esan daiteke.
  • Bestalde, Nafarroako ipar-mendebaldean dago, eta eremu kantabriar eta azpikantabriarrean sar daiteke, Kantauri itsasoaren eragina dela eta. [Erreferentziaren etena ere interesgarria da; erdaraz, zona/clima cantábric@ eta Mar Cantábrico, baina euskaraz Kantabriar itsasorik ez denez, ezinezkoa da itsaso hori aipatzea.]
Aukerak aukera.


Utzi iruzkina: