Axular (X): puta

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-05-10 19:11


Munduko lanbiderik zaharrena ei den horrek (haren ezinbestea zuritzeko darabilte askok klixe hori) hainbat izen hartu ditu euskaraz, Leizarragaren paillardaz geroztik:

He emazte galdu, TB bizi gaistoko emazte, Ur emakume galdu, Dv lilitxo, Ip neska-tzar, Ol, Leon, Or, Ker e IBk emagaldu, Arriand bideme, IBk emalohi
Asko moralkeriaz beterikoak dira, emagalduren ildokoak; beste batzuk, eufemismo errukarriak: lilitxo. Axularrek, berriz, puta hitza erabili zuen, latinetik hartuta. Gaur egun, ordea, nekez irudika genezake elizgizon baten aho-mihietan halako hitz "zatar"ik. Birao latza bihurtua dugu egun: etxe puta honetan, puta-semea, ama putan semie (Bermeon) eta abar; oro har, arkeriak agindu bezala: ordenagailu alu honetan...

Hara Axularren adibideak:
emazte gizakoiak, eta gizon emakoiak, presuna putanerak eztuela deusetan ere sosegurik eta ez pausurik.

Zeren nola ezpaita lejitimo, nola baita bastart, bort, ezkontzaz kanpoan egina, ezin mintza diteke libreki iend’artean, ezin bururik ailtxa dezake: berehala lehenbizito liskarrean, puta seme deitzen dute.
Gure ume-denboran horixe izan zen ingeles hiztegian bilatu genuen lehenbiziko berba, hemen aipatzen ausartzen ez naizen beste batzuekin batera (fraideekin ikasiak horrelakoak ditu).


Utzi iruzkina: