Gaxura
Gauza jakina da zeinen errotua dagoen irudizko hizkera kultura-ingurunean. Pamuken adibide bat ekarri genuen hona, horren erakusgarri.
Egunotan Itxaro Bordak ale preziatu bat utzi digu bere eguneroko zutabean:
Labana eskuan oldartu nintzaion: uste duna aurten bizitu ditugun guztiak jasan eta duintasunez jokatzea dela gizon txarpil horren [Sarkozyren] ele zurien irenstea, gaxura bailitzan?Biribila da figura: ele zurien zurikeria eta gazuraren zuritasuna; ele zurien eta gazuraren irenste erraza; ergelen bazkarako ele zuriak, txerri-janerako gazura; ele zurien funsgabetasuna eta gazuraren esnegabetasuna...
Artzain-kulturaren hondar-aleak, artaldetik aldaratutako postari pixtoletarenean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: