Kategoria: itxaro_borda
Gauza jakina da zeinen errotua dagoen irudizko hizkera kultura-ingurunean. Pamuken adibide bat ekarri genuen hona, horren erakusgarri.Egunotan Itxaro Bordak ale preziatu bat utzi digu bere eguneroko zutabean:Labana eskuan oldartu nintzaion: uste duna aurten bizitu ditugun guztiak jasan eta duintasunez jokatzea dela gizon txarpil horren [Sarkozyren] ele zurien irenstea, gaxura bailitzan?Biribila da figura: ele zurien zurikeria eta gazuraren zuritasuna; ele zurien eta gazuraren irenste erraza; ergelen bazkarako ele zuriak, txerri-janerako gazura; ele zurien funsgabetasuna eta gazuraren esne...
Egunkaria irakurtzeko hamaikatxo era badira; esaterako, amaieratik has eta hasieran buka, kiroletara hainbat arinen heltzeko; arauzko eran, azaletik hasita...Nik, azkenaldian, Itxaro Bordaren xokora jotzen dut artez, ezker-eskuin begiratu gabe. Idazle ezaguna dugu Oragarreko alaba Baionan jaioa, baina zutabegintzan ere egina du bere ekarria. Inork gutxik moldatzen, plegatzen, zukutzen du hizkuntza hain maisukiro. Hari irakurria diogu amerri hitz durduzagarria, aberriren lekuan. Ahoan legarrik ez duten horietakoa da. Izan ere, zeinek brida honelako kapitelak zizelkatzen dituen lagun bat: Arr...
Urriarekin batera itzuli dira gure inguruan loratzen eta garatzen diren irakurzaleen tarte, txoko, klub, party eta dena delakoak. Hasi da, esaterako, Iban Zalduak Gasteizen gidatzen duen Irakurleen Kluba. Andu Lertxundi izango dute aurki, Ihes Betea nobelaren inguruan hitz egitera gerturatuko dena. Baina nik nireaz hitz egin behar dut. Izan ere, kurtso honetan Mahatserriko Irakurlearen Tartea Uxue Alberdi eta bion ardura izango baita. Orain arte Julen Gabiria aritu da lan honetan, baina arrazoi on bat tarteko, Uxue eta bioi pasa digu testigua. Hilean behin batuko gara, hileko azken asteazk...