EGArenak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-02-15 20:54
1


"Ega" entzunda, gutxiri etorriko zaio gogora Nafarroako ibaia, eta askori, EGA azterketa.

Atzo Euskadi Irratia entzuten ari nintzela, etxera bidean, zorioneko azterketaz jardun zuten arratsaldeko magazinean. Horretarako, Donostiako euskaltegi bateko irakasle batekin solastatu ziren.

Kazetariak zirtolari galdetu zion ea nola behar duen ingenierok euskaraz. Lehenengotan, irakaslea galderari izkin egiten ahalegindu zen: horretarako hiztegiak daudela, non bila jakin beharra dagoela... Azkenean, kazetari tematiari erantzunez, injinari-edo behar lukeela erantzun zion.

Hurrena, kazetariak zirikatu zuen elkarrizketatua ea Teknologiak ez nau deitzen esapidea zuzena den, erdarakada den. Irakasle xaloak erantzun zion azkenaldian deitu aditza nor-nori-nork jokatzen dela.

Itzali egin behar izan nuen irratia, dena lauso ikusten hasia bainintzen.

jon

jon 2011-02-16 18:19 #1

ufff....ez naiz harritzen...<br />birziklatze-ikastaroren bat egin beharko lukeen irakaslea?<br />


Utzi iruzkina: