Scribd-eko txokoan utzi dizuet Senezen azken zenbakirako prestaturiko lanttoa. «Itzulpenetako euskararen ustezko eta egiazko gabeziez»
Ez dakit kazetarien aurrean esaten diren boutade horietako batzuk ez ote diren gaurkoak, labur beharrez esanak. Hala ere, harrigarria iruditu zait bi ateraldien arteko urruntasun kosmikoa. Lagun batek esan dit liburu hau [Darwin geurean] 'amenoa' dela. Aurreko liburuekin izan nituen kritika batzuk, baina oraingoan gehiagotan agertu dela uste dut eta erraz irakurtzen dela irakurri dute horietako batean. Ni ez nago liburuak irakurterrazak izatearen alde; bai ingelesez erabiltzen den 'readable' terminoak adierazten duenaren alde, irakurgarri izatearen alde, alegia. Badaukat lagunen bat li...
Asteon argitaratzekoa da Senez aldizkariaren 39. zenbakia. Harako, artikulu txiki bat prestatu nuen (laster Scribd-eko txokoan paratuko dut). Halakoetan beti zalantza egiten dut zenbateraino den zilegi hizkuntzalaritza «jaso»ko azalbideak erabiltzea, zehatzago izan arren batzuentzat lausoago baitira.Artikuluan kolokazioei buruzko azalpen «tekniko» samar bat sartu nuen. Orain, beharbada, honako hau sartuko nuke, argigarriagoa delakoan. Bego hemen, osagarri. When two words collocate, the relationship can hold between all or several of their various forms, combined in any grammatically accept...
Atzo egunkariarekin batera, faszikulu bat etorri zen, atalka banatzen diren liburu horietako batena; itxuraz nahiz mamiz, erakargarria. Zuzentzaile denak, haatik, beti zerbait esan beharra izaten duenez, hango bi paragrafo baliatuko ditugu, azkenaldian erasaten didan susmo bat baieztatzeko, berriro ere.Kretan, erregeek gobernatzen zuten, eta horiek jauregietan bizi ziren. Jauregi horiek patio zentral bat zuten eta zenbait gela: etxebizitzaguneak, gurtzaguneak, lantegiak eta abar. Uhartea defentsa naturala zenez, jauregi horiek ez zuten harresirik.Elkarrekiko independente ziren erresuma batz...
Asteburu luze honetan, hasi eta buka irakurri dut Mikel Hz Abaituaren azken liburua, Azukre xehea, gatz larria. Irakurgai morboso samarra da, pertsonaia-galerian hainbeste ezagun daudenean; ia ezkutatzeko modukoa.Jakin nahi nuke zer iritzi duten han aipatzen diren guztiek. Aitor dut kronika sentimental gisa idatzitako liburu honek ez hotz ez bero utzi nauela, demaseko azalkeriaz kontatuak direlako gertaerak beharbada. Azken batean, lotsak alde batera utzi ezik (egileak lotsati garbitzat du bere burua), ez dakit merezi duen horrelako itsasoak urratzen ibiltzea, txepelkeriaren eta zurikeriare...
Nonahi eta noiznahi aurki daitezke honelako esaldiak:Otik 2 urterako etapan haurrek hau edo bestea lantzen dute.Liburuen izenburuetan ere ez dira falta horrelako orbanak. Okerrekoak dira, hala ere. 0 urtetik 2[ urte]rako etapan behar luke euskaraz.Zero horren bitxiak nahas gaitzakeela-eta, aton dezagun beste adibide bat.Seigarren hilabetetik hamargarren hilabetera bitartean dago gozoen patxarana.Bistan denez, adibide horretan ezin isildu daiteke lehenbiziko hilabete hori.Seigarrenetik hamargarren hilabetera bitartean dago gozoen patxarana.Honetara, ordea, ez dago arazorik bat ere:Seigarren ...
Lehengo astelehenean testu-zuzentzeari buruzko mintegi batean izan nintzen Donostian. EIZIEk antolatu zituen jardunaldiak, eta koordinatzaile-lana egokitu zitzaidan niri.Kontu asko aipatu ziren han, baina niri Juan Garziaren burutazio bat geratu zait buruaren zokoan:Testuak hiru dimentsiokoak izanez gero, esaldiak esferikoak lirateke, aditza erdian dela eta haren inguruan gainerako osagai guztiak.Galdegaiaren ingurukoak aletu zituen Juanek, kohesioaren aitzakian; nire ustean, batzuetan estuegi, baina, hala ere, ezin uka irudiaren balio kontzeptuzkoa.
Aurten hogei urte bete dira Literatura Unibertsalaren bilduma argitaratzen hasi zirela EIZIE eta Eusko Jaurlaritza. Horren karietara hitzaldi bat iragan zen lehengo astean Donostian. Beste zenbait ekimen ere abian jartzekotan da itzultzaileen elkartea: hitzaldiak eskoletan, liburuen edizio berrituak...Horiekin guztiekin batera, bildumaren katalogo txiki txit interesgarria atera du EIZIEk, argitaletxeekin batera. Horren hondarreko orrian, kontrazalean, Anjel Lertxundiren testu gozagarri horietako bat dugu, gure blog honetarako guztiz egokia. Euskal idazlearen tresnaren zailtasunez dihardu, j...
Egunokin Vladimir Nabokoven Lectures on Literature ezaguna irakurtzeari ekin diot. Urregorrizko liburu horietako bat da; miragarrizkoa, idazlearen puskekin osatua baitago. Liburu-tankera maisukiro eman zion ohar eta paper anabasari Fredson Bowers editoreak. John Updike-ren aitzinsolasa bera ere zirraragarria da. Eta, horren guztiaren atzean, Nabokoven zuhur-hitz desmitifikatzaileak: Style and structure are the essence of a book; great ideas are hogwash.Irakurketa gurutzatu horietako batean, G.H. Hardy-ren Matematikari baten apologia (ZIO, 2010) orrikatzen ari nintzela, antzeko gogoeta bate...
Jorge Herralde editorearen (argitaratzailearen) Por orden alfabético liburua irakurri dut egunokin. Zerbait mamitsuagoaren esperantzan lotu nintzaion liburuari, baina, oro har, iskirimirien eta aurkezpenetako ohiko adierazpen ederren bilduma baizik ez da dena.Bolaño, Vila-Matas, Wolfe, Tabucchi... Ez da makala Anagramaren katalogoan ageri diren autoreen kalitatea. Zerbait gehiago espero izatekoa zen, horratik, eta ez, Bartzelonako behinolako gauche divineko baten dib(in)okeriak.Hara, esaterako, nolako hitz aspertua erabili zuen JHk Kapuscinski-rekin eta haren itzultzailearekin:En aquellos d...
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.