Kalkoak, ezaguna denez, mailegu gordinak dira, narrasak. Hizkuntzaren eremu guztiak hartzen dituzte, eta, beharbada, lexikoan antzematen zaie errazen. Beste batzuetan, aldiz, oharkabean pasa daitezke; edo zalantza eragiten digute, batez ere esapideetan eta, oro har, fraseologian. Egunokin, Scott Fitzgerald-en Tender is the Night irakurtzen ari naiz, eta hasieran berean esaldi honekin topo egin dut:"Something tells me we´re not going to like this place."Liburuko pertsonaia nagusiak, ama-alabak, iritsi dira itsasaldeko oporleku batera, eta amak ez dio itxura onik hartzen lekuari. Gaztelaniaz ...
Sarritan jardun dugu erregistroen premiaz blog honetan, berariaz nahiz zeharka. Aipatu dugu hizkuntzak lagunarteko erregistroan dituela hutsunerik nabarmenenak, gure artean. Goganbehar hori berretsi digute, azkenaldian, zenbait adituren iritziek.Andres Urrutia euskaltzainburuak:El gran reto es que sea una lengua viva. Debemos hacer biología, y no arqueología. Debemos ser conscientes de que podemos haber ganado la física nuclear y haber perdido la cocina, la cuadrilla, el día a día, la expresividad con nuestros hijos, con nuestros padres. Pensemos que podemos haber perdido, en definitiva, la...
Ideologia, batzuetan, hizkuntzaren muinetaraino iristen da. Napoleon egutegi errepublikanoa ezartzen ahalegindu zen. Hamar eguneko asteak (hamarteak) atondu zituen, eta egun eta hilen izenak aldatu. Hamabi urteko bide laburra egin zuen kalendera horrek. Iraultza-garai hartan, hiritar esaten zioten elkarri jaun-andreek.Kadarek kontatzen du Albanian aise itzuli zela hizkuntza lehengo berbetara, erregimen estalinista jausi eta gero, baina Errusian, ez. Sobietarrek ahaztuak omen zituzten hainbat hitz zahar; esaterako, jaun edo andre hitzak (tovaritx esaten baino ez zekiten). Iraultza nagusitua ...
Testuetan nahiz hizketan, gero eta gehiagotan, ageri zaigu gehi partikula eta juntagailuaren ordez, nahiz, izatez, batuketaren sinboloaren deitura baizik ez den.*Tutera eta Enkarterriak salbu, Euskal Herri osoa aztertu zuen gehi Biarnoa. (Argiako "Larrun" gehigarria)*Galdera-orriak adar-taularen elementu guztiak ditu, gehi izenagehi bestelakoagehitu aditza','#C0C0C0')" onmouseout="tip_it(0,'','','','')">gehi beste funtziotxo batzuk. Zilegi izan liteke matematikako irudizko hizkeran, baina hortik kanpo zabarkeria baino ez da.
Liburu berria argitaratu du José Saramagok, Caim. Azalak azter genitzake; alderdi grafikoa landu, eta galdetu geure buruari zergatik ausartu den bakarrik argitaletxe portugesa Jesukristoren bekokia zulatzen (irudiko lehena ezkerretatik). Euskarazko ediziorako zein hautatuko litzatekeen ere eztabaidatu genezake. Dena den, guk, usaian bezala, testuei helduko diegu, eta itzulpen-ariketa bat proposatuko. Itzulpena gaztelaniatik egin dugu, El País egunkariak lehenbiziko kapitulua jaisteko moduan paratu baitu bere webgunean.Saramagoren estiloak ez du batere errazten itzultzailearen lana, batez er...
Eusko Legebiltzarraren webgunean baduzue estilo-liburu antzeko bat, itxuraz hango itzultzaileek prestatua. Oso gogoeta interesgarriak (interesgarri bezain sakonak) ageri dira bost dokumentutan."Gaztelania formaletik itzultzeko estrategiak" izeneko dokumentuari erreparatuko diogu gaurkoan. Dokumentuetan ez da ageri egileen izenik, baina oso litekeena da, batez ere edukia ikusirik, Jesus Mari Agirre tartean egotea, berriki plazaratu duen Itzulpen estrategiak: gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak liburuaren oihartzunak agerikoak baitira.Kontzeptu interesgarri bat aurkezten dute ...
Aurten laurogeita hamar urte bete ditu Euskal Akademiak, eta esku bete opari etorri zaigu.Orotariko Euskal Hiztegia sarean paratu du kontsultagai.Erlea literatura-aldizkaria abian jarri du, Bernardo Atxaga buru dela.Mila esker eta urte askorako!
Karlos del Olmori irakurria diogu Milan Kunderaren Izatearen arintasun jasanezinaren euskarazko itzulpena "ia didaktikoa" dela, eta, ez nago seguru zertaz ari zen Karlos, baina eskolan erakusteko modukoa zela esan nahi bazuen, ni bat-bat nator harekin.Behin edo behin hitz egin dizuet Kunderaz blogean; orrikatu ditut haren zenbait liburu: El libro de los amores ridículos, La ignorancia eta The Curtain (izenburuak irakurritako hizkuntzan daude). Hala ere, horiek guztiak txiki geratzen ei dira Kunderaren lanik gorenaren aldean; obra minoreak dira. Niri La ignorancia, bederen, bikaina begitandu...
Gaurko egunez, 1536an, erre zuten Wiliam Tyndale Vilvoorde herrian (Flandria), heretiko izateagatik kondenatu ondoren. Ingeles humanista eta teologo horrek itzulpengintzari eman zion bere bizialdia: Erasmoren testuak, Itun Berria, Hebrear Biblia...Oxforden eta Cambridgen ikasi eta gero, erbestera jo behar izan zuen, zenbait testu ingelesera itzuli ondoan izandako istiluak zirela eta. Deserrian eman zituen ordutik hil arteko egun guztiak. Lutherren itzulpenaren eragina nabarmena da haren lanean, eta badakigu harekin elkartu zela Wittenberg-en (1524). Erlijio-gerren erdian zegoen itzulpengint...
Aiora Jakak "El discurso de la traducción en la historia de la traducción vasca" artikulua argitaratu berri du, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak plazaratutako 1611 aldizkarian.Lan bikaina iruditu zait. Funtsean, euskal itzultzaileek historian zehar itzulpengintzaren aldera izan duten jarrera landu du Jakak, Steinerren teorietatik abiaturik.Gu ere aspaldion ari gara euskal itzulpen zaharren atarikoetan itzulpen-jardunari buruz egindako gogoetak biltzen, hona ekartzeko, baina, batetik, blogari honek fronte larregi ditu zabalik eta, bestetik, Aiorarenak irakurrita ez dakit eranstekorik da...
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.