Gaurkoan, labur joango da azalpena.Edota juntagailua edoren forma indartua da; markatua, beraz. Ez da eta/edo esapidearen pareko edo ordezko. Neurriz erabiltzea hobe.
Zahartzen hasia dago Pako Aristi, eta azkenaldian lehenminez beteriko artikuluak idazten ari da "hitzerdi patsetan".Osteguneko zutabea gomendatzen dizuet (hemen). Hizkuntza-ereduaz ari da, belaunaldien arteko "irakurrezintasuna"z, hain zuzen.Baten batek iruzkina egin nahi balio, hementxe du lekua.
16. Lotura estuko hitzak ez banatuHitzen kokapenak erakusten digu, nagusiki, zer harreman duten berbek beren artean esaldian. Beraz, idazleak, ahal dela, ez ditu banatu behar gogoan loturiko hitz multzoak.Subjektuaren eta aditz nagusiaren artean ez da perpausik tartekatu behar, aurreratu baldin badaiteke.?Wordsworth-ek, Txangoaren bosgarren liburukian, xeheki deskribatzen du eliza hau.Txangoaren bosgarren liburukian, Wordsworth-ek xeheki deskribatzen du eliza hau.Arau horrek ez du balio erlatibozko perpausetarako edo aposizioetarako, ezta suspensea sortzeko esaldia nahita eteten denerako. ...
Progresio tematikoa dugu koherentziari loturiko arau nagusietariko bat. Funtsean, testuaren informazio-hurrenkera gordetzea dakar; alegia, informazioa kudeatu beharra dago, irakurlea beti jakinaren gainean egon dadin, ezagun ez direnak jakintzat eman gabe.Arazoa askotan ageri zaigu, mendeko perpausak aurreratzen ditugunean subjektua aipatu gabe.Bilerak luze jo zuen. Hainbat eta hainbat aztergai izan zituzten, eta, baten batzuk atzeratu beharrean, denei heltzea erabaki zuten. Mikelek ez zuen begi onez ikusi erabakia. Txanda iritsi zitzaionean, lehendakariak agur-hitz batzuk esan eta zenbait ...
Kontu korapilatsua da gaurkoa ere. EIMAk proposatu zuen eredu bat, baina egingo nuke ez dela aintzat hartu. Anabasa handia dago. Ia argitalpen bakoitzak bere moldea du (ikus Uztaro). Jakintza-arlo batzuek, gainera, badituzte nazioarteko estandar batzuk (Kimika eta Psikologia), eta ez dirudi zentzuzkoa denik mundu osoko profesionalentzat balio duena gurean ez erabiltzea. Hala, testu berean koherentziaz jokatzea baino ez dago eskatzerik.EIMAren eredua aipatu dugu, eta esan beharra dago, hari orpoz orpoz jarraituta ere, badituela ageriko hutsune batzuk. Esate baterako, ez du esaten nola egin b...
Tolestura ugariko auzia da zenbakiak letraz edo zifraz idatzi behar ote diren. Lehengoan lagun batek galdetu zidan, eta zerbaitto dakienaren segurantzia faltaz erantzun nion. Uste dut gehienok senez jokatzen dugula horretan, baina jakin behar genuke finkatu samarrik dagoela gaia estilo-liburu gehienetan.Harrigarriena da, guztiarekin ere, mugak nork berera ezartzen dituela, pinudietan munarriak bezala. Hauek dira, zenbait eskulibururen arabera, letraz idatzi beharreko zenbaki-tarteak:1-20 (Berria)1-10 (IVAP)1-99 (Oxford)1-99 (Chicago)1-9 (Martínez de Sousa)Uste izatekoa da beste eskuliburu b...
Oso artikulu mamitsua argitaratu du Jesus Mari Agirrek Administrazioa euskarazen azken zenbakian: "Lege itzulpenetako koxka batzuk".Lege-testuen itzulpenen hiru arazo aipatzen ditu:Mintzagaia eta galdegaia atzeratzeaKoherentzia apurtzen dutenakErliebe-joko desegokiakAgirrek berriki argitaratu du liburu bat gai horren inguruan: Itzulpen estrategiak: gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak (IVAP, 2009). Pentsatzekoa da handik ekarriko zituela artikuluko gogoetagaiak. Beraz, erosi egin beharko dugu.
Astebururako proposamen bat dakarkizuet gaur. Poesia-egun batzuk antolatu dituzte astebururako Bizkaiko Ea herrian, urtero bezala. Hemen duzue egitaraua.Duela bi urte izan nintzen han, eta benetan gomendatzeko modukoa iruditu zitzaidan ekimena. Inoiz ez naiz izan rapsoden erakustaldien zale. Honek, ordea, ez du horrelakoekin zerikusirik, poesia herritartzea baita asmoa, ez sentibera minberatuen lantuak haizeratzea (horrelakoak badira franko, bestetik).Egunen batean eskerrak eman beharko dizkiegu, behar bezala, Landatarrei (Asun, Karmelo eta Erramun), hain eskuzabal opari hori egitearren den...
Ezaguna da dialektoen eta hizkuntzen arteko muga oso lausoa dela; mintzairaren pertzepzio eta estimazioari dagokiola, eta ez hizkuntzalaritzazko irizpide objektiboei. Estatus-kontu bat da, ororen buruan.Gure inguruan baditugu muga labainkor horretan batera eta bestera irristatzen diren mintzairak. Okzitaniera (gaskoiera, biarnesa, proventzera...) patoistzat hartua da Frantzia ia osoan. Aragoiera eta asturiera gaztelaniaren desitxuraketa barregarriak baizik ez dira askorentzat Espainia aldean (ultra batzuek katalana ere halakotzat dute).Egunokin Asturiasen barrena ibili gara, eta errealitate...
Gaurtik aurrera, pausuan izango da bloga: oporrak.Dena den, joan aurretik datorren ikasturterako asmoak utziko ditut hemen (neure burua behartzeko).The Elements of Style liburukoak amaitu.AEBko beste estilo-liburu klasiko bat (William K. Zinsser: On Writing Well) landu.Euskal idazle klasiko batzuen printzak ekarri (Laphitz, Axular...).Orain arte bezala, gogoetak etorri ahala jorratu.Hitzaldi eta ikastaroetarako apailatutako materialak sareratu (ea Benitok gomendatutako tresnekin nola moldatzen naizen).Izan funtsa.
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.