Estiloaren osagaiak (XII)

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-08-04 19:07
2

16. Lotura estuko hitzak ez banatu

Hitzen kokapenak erakusten digu, nagusiki, zer harreman duten berbek beren artean esaldian. Beraz, idazleak, ahal dela, ez ditu banatu behar gogoan loturiko hitz multzoak.

Subjektuaren eta aditz nagusiaren artean ez da perpausik tartekatu behar, aurreratu baldin badaiteke.

?Wordsworth-ek, Txangoaren bosgarren liburukian, xeheki deskribatzen du eliza hau.

Txangoaren bosgarren liburukian, Wordsworth-ek xeheki deskribatzen du eliza hau.

Arau horrek ez du balio erlatibozko perpausetarako edo aposizioetarako, ezta suspensea sortzeko esaldia nahita eteten denerako.

Bestetik, erlatiboak bere aurrekariaren ondotxoan agertu behar du.

Garrantzi handikoa da hitzak egokiro kokatzea esaldian, batez ere hizkuntza postpositiboetan (seinaleak amaieran ageri baitira). Horren erakusgarri paregabea dugu perpaus osagarrien antolaera.
?Mikelek esan zion etxean ez zegoela lanik.
Etxean Mikelek esan zion ez zegoela lanik.
Mikelek esan zion ez zegoela lanik etxean.

?Arrebak esan zidan, etxera iritsi zenean, liburua aurkitu zuela.
Arrebak, etxera iritsi zenean, esan zidan liburua aurkitu zuela.
Etxera iritsi zenean, arrebak esan zidan liburua aurkitu zuela.
Liburua etxera iritsi zenean aurkitu zuela esan zidan arrebak.
Izan ere, ahoz, prosodiak lagundurik, nahasgarri ez direnak ilun izan daitezke idatzian. Hala ere, puntuazio doiak eta kokapen egokiak gaindi ditzakete behaztopa-harri horiek.

Letra etzanezkoak geureak dira.

Patxi

Patxi 2009-08-05 15:41 #1

Esatekorik bururatzen zaizu, gai honen inguruan, honelako esaldiak ikusita (lan handirik gabe aurkitu ditut, Googlen "ez du" sakatuta)?

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gripearen egungo
egoerak ez du eskola egutegia aldatu beharra ekartzen.

Aralarrek ez du EITBko zuzendari berriaren
izendapena babestu.

ELArentzat administrazioak ez du administrazio publikoetako langileen lan
baldintzen inguruko akordio bat lortzeko borondaterik.

Egin zenezake ezezko esaldien inguruko azterketatxo bat, hemen edo beste plazaren batean? ;-)

Izan/segi ongi!

Block

Block 2009-08-05 18:51 #2

Lehenbiziko bi esaldiak hitz-hurrenkera markatukoak dira: fokalizatu
egiten da aditz laguntzailearen eta nagusiaren arteko sintagma;
premiarik gabe egin ere (itxura batean, bederen). Honela hobeto (molde
markatugabeak):

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan [hirurei inesibo-marka erantsi] gripearen egungo
egoerak ez du ekartzen eskola egutegia aldatu beharra. [Bitxi samar geratzen da, hala ere, ekarri hori]

Aralarrek ez du babestu EiTBko zuzendari berriaren
izendapena.

Jar dezagun "fokupean" EiTBko zuzendaria:

Aralarrek ez du EITBko zuzendari berriaren
izendapena babestu, Euskadi Irratikoarena baizik.

Hirugarren adibidean, egoera bestelakoa da: aditza eta objektu
zuzenaren "gunea" urrunxko daude. Ulertu egiten da esaldia, baina
erraztu egin daiteke.

ELArentzat administrazioak ez du borondaterik administrazio publikoetako langileen lan baldintzen inguruko akordio bat lortzeko.

Hizketan hala egiten dugu, gainera.

Aztergaien zerrendan sartuko dut, Patxi.

Utzi iruzkina: