Kategoria: estiloaren_osagaiak
Ez dugu landuko liburuko IV. atala ("A few matters of form"). Ez du interesik guretzat: ingeles tipografia, ortografia eta puntuazioko arau gutxi batzuk baino ez ditu biltzen.Bosgarren atala lantzean, euskarazko testuetan debaldetan baliatu ohi diren zenbait hitz eta esapide kontuan izan ditugu, gehienak aipatu ez arren Strunken liburuan. Dena den, komeniko litzateke gaia xehekiago jorratzea, hots, kalkozko idazkera eta hitz-jario eder-ustekoa. V. Gaizki edo alferrik erabilitako hitz eta esapideakBestek Komunztadura singularrean egiten du.Besteri esaten zaiona aintzat hartzen du Enek...
17. Laburpenetan, aditz-aldi bera erabiliAntzerki-lanen laburpenetan, idazlariak orainaldia erabili behar luke. Poemak, kontakizunak edo eleberriak laburbiltzean ere, komeni da hala jokatzea, baina iraganaldia ere aukerakoa da, nahi izanez gero. Laburpenak orainaldian eginez gero, aurretiko gertaerak orainaldi burutuan adieraziko dira. Aldi batetik bestera, etengabe, aldatzeak ziurgabetasuna edo zalantza agertzen du.Besteren adierazpenak edo usteak aurkeztean, baita saiakerak laburbiltzean edo hizketaldiak jasotzean ere, idazlariak honelako esapideak saihestu behar lituzke: hark esan zuen, ...
16. Lotura estuko hitzak ez banatuHitzen kokapenak erakusten digu, nagusiki, zer harreman duten berbek beren artean esaldian. Beraz, idazleak, ahal dela, ez ditu banatu behar gogoan loturiko hitz multzoak.Subjektuaren eta aditz nagusiaren artean ez da perpausik tartekatu behar, aurreratu baldin badaiteke.?Wordsworth-ek, Txangoaren bosgarren liburukian, xeheki deskribatzen du eliza hau.Txangoaren bosgarren liburukian, Wordsworth-ek xeheki deskribatzen du eliza hau.Arau horrek ez du balio erlatibozko perpausetarako edo aposizioetarako, ezta suspensea sortzeko esaldia nahita eteten denerako. ...
15. Ideia lotuak gisa berean adieraziEgitura paraleloetan, eduki eta funtzio bertsuko adierazpenek beharrezko dute itxura antzekoa izatea.Idazle hasberriek sarri urratzen dute arau hau, adierazmoldea etengabe aldatu behar delakoan.Lehen, ikasliburuen bidez irakasten zen zientzia; orain, laborategiko metodoa erabili ohi da.Lehen, ikasliburuen bidez irakasten zen zientzia; orain, laborategiko metodoaren bidez.Lehenbiziko formulazioak zalantza edo herabetasuna agertzen du; bigarrenak, aldiz, idazleak bere hautua egin duela, eta hari eusten diola.Eta antzeko ideiak asko badira (hogei, egin deza...
14. Esaldi lokabeen sortak baztertuJuntagailuz edo erlatiboz loturiko bi perpauseko esaldi lokabeen zerrendak saihestu behar dira.Atzo iluntzean izan zen bazkideentzako zikloko hirugarren kontzertua, eta ikusle asko erakarri zituen. Edward Appleton bakarlaria izan zen kantuan, eta Bostongo Orkestra Sinfonikoa musika jotzen. Bakarlariak lehen mailako artista zela erakutsi zuen, eta orkestrak frogatu zuen ondo merezia duela bere ospe ona. Zikloak piztutako interesak gogobete ditu antolatzaileak, eta urtero antzeko zikloak eskaintzea pentsatzen hasi dira. Laugarren kontzertua maiatzaren 10ean ...
13. Debaldeko hitzak baztertuIdazkera ahaltsua zehatza da. Esaldi batean, ez litzateke alferreko hitzik izan behar, edo paragrafo batean, alferreko esaldirik, hain zuzen ere, margolan batek debaldeko marrarik edo makina batek alferreko zatirik ez daukaten arrazoi beragatik.Horietariko batzuk erlatibozko esaldiak dira.?Ezetz esaten ez dakien pertsona da hura.Hark ez dakit ezetz esaten.Zehaztasunaren legea urratzeko modu arruntenetako bat da ideia bakun bat, urratsez urrats, hainbat esaldi edo perpaus beregainetan ematea, esaldi bakar batean egoki moldatu beharrean.Macbeth handinahia izan zen...
12. Hizkera zehatz eta doia erabili.Idaztearen artea aztertu duten guztiak bat datoz esatean irakurlearen arreta handitzeko edo atxikitzeko modurik seguruena dela zehaztasunez eta doitasunez idaztea.Ez dira xehetasun guztiak eman behar; ezinezkoa litzateke, eta, gainera, ez da helburua; baina xehetasun esanguratsu guztiak eman behar dira, eta ez modu lausoan."Adierazpen zehatzen nagusitasuna zor zaio, hain zuzen, hitzak pentsamendu bilakatzeko ahaleginari, ez baitugu abstraktuan pentsatzen konkretuan baino". (Herbert Spencer: Philosophy of Style)
11. Baiezkako adierazpenak egin.Adierazpen argiak egin. Hizkera geza, belaxka, zalantzatia saihestu. Ezezkako moldeak soilik erabili ukazioak edo antitesiak aurkezteko.Ez zen askotan garaiz iristen. > Oso gutxitan iristen zen garaiz.Ez dut gogoratzen zure izena. > Ahaztu dut zure izena.Arau gisa, komeni da ezezkako esapideak baiezka aurkeztea. Euskaraz, ez+izenondo egiturak tai gabe hazi dira.ez-garrantzitsu > hutsal, garrantzirik gabeez-kontrolatu > kontrolgabe------Letra etzanezkoak geureak dira.
9. Araua da paragrafo bakoitza gako-esaldi batekin hastea eta horrekin bat amaitzea.Gomendatzen dugu paragrafoaren asmoa hasieratik bertatik agertzea, eta asmo hori buruan edukitzea amaierara arte.Guztiz baztertzekoa da digresio batekin amaitzea, edo xehetasun hutsal bat emanda.Paragrafoa idatzi luzeago baten zati bada, adierazi behar dira aurreko testuarekiko loturak edo testu osoarekiko funtzioa.Paragrafoaren gorputza era batera baino gehiagotara lotu hasierako gako-esaldiarekin. Gako-esaldiaren esanahia argitu daiteke, beste modu batera formulatuz, hura zehaztuz, aurkakoa ezeztatuz, azal...
8. Paragrafoa testuaren unitate gisa erabili: paragrafo bat, gai batParagrafoa idatzi ondoren, hura banatzea onuragarri den aztertu.Gaiak paragrafoka banatzearen helburua agerikoa da: irakurleari laguntzea. Paragrafo bakoitzaren hasiera seinale bat da, gaiaren garapeneko beste urrats bat adierazten duena.Eleberrigintzan, esaterako, bilakaera handia izan du paragrafoen antolaerak. Flaubert-ek, esaterako, bere lanen azken edizioetan batu egin zituen paragrafoak, eleberrigintza antzerkigintzatik urruntzeko asmoz. Kontzientziaren isuriaren estreinako zantzuak izango ziren haiek.*** Letra etzane...
7. Adberbio-esapideak aurrean daudenean perpaus nagusiko subjektuari dagozkioErrepidean barrena astiro zebilela, emakume bat ikusi zuen bi haurrekin.Zebilela adizkia perpaus nagusiko subjektuari dagokio, ez emakumeari. Idazleak emakumeaz halakorik esan nahi izan balu, birformulatu behar zukeen esaldia.Emakume bat ikusi zuen bi haurrekin, errepidean barrena zebilela.Arau hau hausten duten esaldiak barregarriak izaten dira usu.Egoera negargarrian egonik, oso merke erosi nuen etxea.Ez dakit adberbio-esapidea (denborazko edo moduzko perpausak...) atzeratzea konponbiderik seguruena ote den beti....
5. Perpaus beregainak ez lotu komen bidezBi perpausek edo gehiagok, gramatikalki osoak izanik eta juntagailuen bidez loturik egon gabe, esaldi konposatu bat osatu behar badute, puntu eta koma da puntuazio-marka egokiena.Stevensonen eleberriak entretenigarriak dira; abentura zirraragarriz beterik daude.Ia bost eta erdiak dira; ezin gara hirira heldu ilundu aurretik.Bi adibide horietan, jakina, puntuak erabil daitezke puntu eta komen ordez.Juntagailu edo menderagailurik sartuz gero, berriz, koma da marka egokia.Stevensonen eleberriak entretenigarriak dira, zeren eta abentura zirraragarriz bet...
4. Juntagailuaren aurretik koma jarri, perpaus koordinatuak lotzen ditueneanHiriko agiririk zaharrenak galdu dira, eta haren sorrerako historia ezin osa dezakegu.Egoera arriskutsua da, baina oraindik badago onik ateratzeko aukerarik.Eta da lotura-partikuletan orokorrena, zehaztasunik gabekoena. Perpausen artean erabiltzen denean, bi perpausen artean nolako edo halako lotura dagoela adierazten du, ezer ere zehaztu gabe. Adibidean, lotura kausa-ondoriozkoa da. Bi esaldiak honela berridatz litezke:Hiriko agiririk zaharrenak galdu direnez, ezin osa dezakegu haren sorrerako historia.Egoera arris...
3. Adierazpen parentetikoak koma artean sartuEz da erraza gomendio hau aplikatzea; sarritan zaila izaten da erabakitzen ea hitz bakar bat (beraz edo beharbada, esaterako) edo perpaus labur bat parentetikoa den ala ez. [Parentetikoak parentesi artean sar litezkeen osagaiak dira].Bihar(,) beharbada(,) ez naiz joango lanera.Ariketa fisikoa(,) berez(,) ez da ona bihotzerako.Parentesi artean idatziz gero, bateko, esaldiak irakurtzean inflexio, koska, txiki bat egin behar da komen parean, eta, besteko, semantikoki garrantzi handiagoa ematen zaie koma arteko osagaiei.Adierazpen parentetikoak koma ...
Aspaldi handian, estilo-liburuak eta idazlarientzako denetariko eskuliburuak baino ez ditut irakurtzen kasik, baterako ikastaroa dela, besterako iruzkina dela... Eta guratu egin naiz.Astun eta luze litzateke horietaz guztiez jardutea, eta aurrerantzean baliteke iruzkinen edo aipuren bat sartzea hemen. Jakingarriak soilik.Guztiarekin ere, ariketa gisa pentsatu dut The Elements of Style (1918) ingelesezko eskuliburu xehea hartu eta gomendio batzuk euskarara egokitzea (ahal direnak, behinik behin).Estatu Batuetan idazkera-libururik erabilienetako bat izan da, eskoletan nahiz bulegoetan. Beraz,...