Estiloaren osagaiak (V)
8. Paragrafoa testuaren unitate gisa erabili: paragrafo bat, gai bat
Paragrafoa idatzi ondoren, hura banatzea onuragarri den aztertu.
Gaiak paragrafoka banatzearen helburua agerikoa da: irakurleari laguntzea. Paragrafo bakoitzaren hasiera seinale bat da, gaiaren garapeneko beste urrats bat adierazten duena.
Eleberrigintzan, esaterako, bilakaera handia izan du paragrafoen antolaerak. Flaubert-ek, esaterako, bere lanen azken edizioetan batu egin zituen paragrafoak, eleberrigintza antzerkigintzatik urruntzeko asmoz. Kontzientziaren isuriaren estreinako zantzuak izango ziren haiek.
*** Letra etzanezkoak geureak dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: