Estiloaren osagaiak (I)
3. Adierazpen parentetikoak koma artean sartu
Ez da erraza gomendio hau aplikatzea; sarritan zaila izaten da erabakitzen ea hitz bakar bat (beraz edo beharbada, esaterako) edo perpaus labur bat parentetikoa den ala ez. [Parentetikoak parentesi artean sar litezkeen osagaiak dira].
Bihar(,) beharbada(,) ez naiz joango lanera.Parentesi artean idatziz gero, bateko, esaldiak irakurtzean inflexio, koska, txiki bat egin behar da komen parean, eta, besteko, semantikoki garrantzi handiagoa ematen zaie koma arteko osagaiei.
Ariketa fisikoa(,) berez(,) ez da ona bihotzerako.
Adierazpen parentetikoak koma artean sartzen diren bezala, mendeko perpausak ere koma artean sartzekoak dira, non eta ez diren perpaus osagarriak.
Etxera itzuli zenean, hura izan zen anabasa aurkitu zuena!Baina:
Ez zuen zekien guztia kontatu, etxekoak ez mintzearren.
Mireni esan zion asteburuan mendira joango zela.Esan dezagun, hala ere, mendekoa galdegaiaren lekuan (aditz nagusiaren atze-atzean edo aurre-aurrean) ageri bada koma hori kentzekoa dela.
Zentzatzen zarenean deitu telefonoz, eta hitz egingo dugu.Idazle zuhurrak ez lituzke lotu behar perpaus beregainak komen bidez.
***
Letra etzanezkoak geureak dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: