Estiloaren osagaiak (VII)
11. Baiezkako adierazpenak egin.
Adierazpen argiak egin. Hizkera geza, belaxka, zalantzatia saihestu. Ezezkako moldeak soilik erabili ukazioak edo antitesiak aurkezteko.
Ez zen askotan garaiz iristen. > Oso gutxitan iristen zen garaiz.
Ez dut gogoratzen zure izena. > Ahaztu dut zure izena.
Arau gisa, komeni da ezezkako esapideak baiezka aurkeztea. Euskaraz, ez+izenondo egiturak tai gabe hazi dira.
ez-garrantzitsu > hutsal, garrantzirik gabe------
ez-kontrolatu > kontrolgabe
Letra etzanezkoak geureak dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: