Estiloaren osagaiak (X)

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-04-20 08:03

14. Esaldi lokabeen sortak baztertu

Juntagailuz edo erlatiboz loturiko bi perpauseko esaldi lokabeen zerrendak saihestu behar dira.

Atzo iluntzean izan zen bazkideentzako zikloko hirugarren kontzertua, eta ikusle asko erakarri zituen. Edward Appleton bakarlaria izan zen kantuan, eta Bostongo Orkestra Sinfonikoa musika jotzen. Bakarlariak lehen mailako artista zela erakutsi zuen, eta orkestrak frogatu zuen ondo merezia duela bere ospe ona. Zikloak piztutako interesak gogobete ditu antolatzaileak, eta urtero antzeko zikloak eskaintzea pentsatzen hasi dira. Laugarren kontzertua maiatzaren 10ean (asteartearekin) izango da, non beste programa erakargarri bat aurkeztuko baita.
Paragrafoa, belaxka eta ezdeusa izateaz gainera, guztiz ahula da, esaldien simetria mekaniko eta errepikakorra dela eta.

Monotonia hori eteteko, erabil daitezke esaldi bakunak, puntu eta komaz loturiko perpausak, eta hiru perpausek (nagusi nahiz mendekoek) osaturiko esaldiak. Testu-markatzaileak baliatzea ere ez da ideia txarra.
Ikusle asko izan ziren atzo iluntzean bazkideentzako zikloko hirugarren kontzertuan. Edward Appleton bakarlariak eta Bostongo Orkestra Sinfonikoak, biek ala biek, erakutsi zuten ondo merezia dutela izen ona. Zikloak piztutako interes handia dela eta, antolatzaileak pentsatzen hasi dira urtero antzeko zikloak eskaintzea. Laugarren kontzertua maiatzaren 10ean (asteartearekin) izango da. Orduan ere, beste programa erakargarri bat aurkeztuko da.


Utzi iruzkina: