Estiloaren osagaiak (XI)
15. Ideia lotuak gisa berean adierazi
Egitura paraleloetan, eduki eta funtzio bertsuko adierazpenek beharrezko dute itxura antzekoa izatea.
Idazle hasberriek sarri urratzen dute arau hau, adierazmoldea etengabe aldatu behar delakoan.
Lehen, ikasliburuen bidez irakasten zen zientzia; orain, laborategiko metodoa erabili ohi da.Lehenbiziko formulazioak zalantza edo herabetasuna agertzen du; bigarrenak, aldiz, idazleak bere hautua egin duela, eta hari eusten diola.
Lehen, ikasliburuen bidez irakasten zen zientzia; orain, laborategiko metodoaren bidez.
Eta antzeko ideiak asko badira (hogei, egin dezagun)? Orduan, idazleak pentsatu beharko du ez ote den hobe izango taula batean denak ematea.
Strunk-en gomendioa lausoa izan daiteke. Esan dezagun irakaslearen asmo bakarra zela nabarmentzea adierazpen paraleloak egitura bertsuen bidez ematea argitasunerako mesede dela, ez besterik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: