Estiloaren osagaiak (VIII)
12. Hizkera zehatz eta doia erabili.
Idaztearen artea aztertu duten guztiak bat datoz esatean irakurlearen arreta handitzeko edo atxikitzeko modurik seguruena dela zehaztasunez eta doitasunez idaztea.
Ez dira xehetasun guztiak eman behar; ezinezkoa litzateke, eta, gainera, ez da helburua; baina xehetasun esanguratsu guztiak eman behar dira, eta ez modu lausoan.
"Adierazpen zehatzen nagusitasuna zor zaio, hain zuzen, hitzak pentsamendu bilakatzeko ahaleginari, ez baitugu abstraktuan pentsatzen konkretuan baino". (Herbert Spencer: Philosophy of Style)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: