Estiloaren osagaiak (VI)

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-02-18 07:37

9. Araua da paragrafo bakoitza gako-esaldi batekin hastea eta horrekin bat amaitzea.

Gomendatzen dugu paragrafoaren asmoa hasieratik bertatik agertzea, eta asmo hori buruan edukitzea amaierara arte.

Guztiz baztertzekoa da digresio batekin amaitzea, edo xehetasun hutsal bat emanda.


Paragrafoa idatzi luzeago baten zati bada, adierazi behar dira aurreko testuarekiko loturak edo testu osoarekiko funtzioa.

Paragrafoaren gorputza era batera baino gehiagotara lotu hasierako gako-esaldiarekin. Gako-esaldiaren esanahia argitu daiteke, beste modu batera formulatuz, hura zehaztuz, aurkakoa ezeztatuz, azalpenak edo adibideak emanez; edo garatu egin daiteke, haren ondorio eta loturak erakutsiz.

Ez dezagun ahantz estilo-liburu sinple eta soila dela. Dena den, nik uste argiro erakusten duela zer den sinpletasunean egokia.


***
Letra etzanezkoak geureak dira.


Utzi iruzkina: