Diglosiak bizi gaitu sarri, eta batzuetan ez gara ohartzen erabilera batzuen trakeskeriaz. Soziatiboak zabarkeria horren hamaikatxo adibide ematen dizkigu, gaztelaniazko eta euskarazko erabilera guztiak ez baitatoz bat.El niño con la camisa roja se cayó al suelo.Alkondara gorriko haurra erori zen lurrera.Entró con el cigarro encendido al colegio.Zigarroa piztuta sartu zen eskolara.Lehengo astean, besteak beste, gai hori izan genuen hizpide, Gipuzkoako Aldundiko itzultzaileentzat eman nuen hitzaldi batean. Arratsaldean, adibide ezin argigarriago hau begiz jo nuen BBKren sukurtsalean, herrian...
Lehengoan aipatu genuen Antton Lukuren Euskal Kultura? liburua. Badakar, besteak beste, digresioei buruzko gogoeta interesgarri bat.Baina, bereziki, kultura egunerokotasunetik beharrak ekarri digresioa da. Oraingo haurrek, euskaldunak izanik ere, diote zaharrak beti kutzuka [astiro] ari direla, hasten direla zerbaitekin eta gero ez dakizu nola, hasten zaizkizu morala egiten, nahasten... Ez dira nahasten, hariari lotzen zaizkio tinko, digresioen kontrolean dago solasaren ardatza. (31. or.)Kontrola da gakoa digresioetan; denbora eta narrazioa mendean hartu behar dira, eta nahierara baliatu, e...
Stieg Larsson-en trilogiako lehenbiziko liburua irakurtzen hasi naiz, The Girl with the Girl Tattoo. Guztiz harrapatua nauka. Ez naiz horrelako liburuen oso zale, baina honek badu zerbait distiranta. ***Antton Lukuren azken liburua ere «ttindika edaten» ari naiz, eta hura, beste maila eta dimentsio batean, ezinbestekoa iruditzen zait, batez ere Iparraldean euskal kultura zertan den ulertzeko. Bide batez, biziki gomendatzen dizuet Botoiletan haren ipuin-liburu txundigarria. ***Egunotan, Armiarma atariko hemerotekarekin tupust egin dut. Aspaldi aurkeztu zuten, baina denari ezin jaramonik egi...
Onartu beharra daukat gizarte-sareen kontu hori (Facebook, Twitter...) arrotz samarra zaidala. Laster okitua naiz, mamizko ezer aurkitu aurretik.Irango protestaldietan, agidanez, Twitterren bidez komunikatzen dira manifestariak; elkarretaratzeak antolatzen dituzte; polizien triskantzak salatzen... Kazetariek hoteletako geletatik ateratzerik ez daukatela, sare horiek dira berriemaileen iturri bakar. Youtubeko irudiak ia besterik ez da ikusten atzerriko albistegietan.Kontua da prentsa idatzian ere Twitterreko mezuak jasotzen hasiak direla. Mezu horiek, sms-ak bezalatsu, arrapaladan idatziak d...
Atzo, Peru Abarkaren irakurraldi jarraikian izan nintzen Bilbon. Amaieran, Bilbo Zaharra euskaltegiak Axularren inguruan antolatutako jardunaldien hitzaldiak banatu zizkiguten liburu tankeran (eskerrik asko!). Liburutxoak baditu herren batzuk (neure alea, esaterako, 38. orrialdetik 43.era igarotzen da, tartekoak airean deseginda). Horrek, berriro, erakusten digu edizio-lanaren garrantziaz, baina hori ez da gure gaurko berbakizuna. Testuak hagitz interesgarriak dira (ez neurrian berean, hala ere). Ez dago azterlan burutsurik, ezpada esperientzia pertsonalei buruzko iritzi asko.Joan Mari Irig...
Beste zerbaiten bila ari nintzela, hara zer aurkitu dudan amaraunean, Eusko Legebiltzarreko itzultzaileen puntuazioari buruzko txostena. Hemen duzue.Ez da egileen izenik ageri. Baten batek zerbait baleki lan horretaz, idatz dezala gurera.Hemen beste batzuk, katalanez:Universitat Oberta de CatalunyaUniversitat Pompeu i FabraVilaweben estilo-liburuaKataluniako Justizia SailaGironako Unibertsitatearen leku honetan badira beste hainbeste hizkuntza-baliabide jakingarri. Nahiko genituzke guretzat ere.Ingelesez ere badut horrelako mordoxka bat gordeta, baina beste baterako utziko ditugu horiek.
Lagun batzuek hitzaldi bat antolatu dute navajoen herriari buruz:Navajo Immersion 101Hizlaria: Vanessa SchmittLekua: Bidarte udaltegia, 13. gela (Deustu)Ordua: 18:30Navajo idazle baten poema bat euskaratzeko eskatu didate. Hemen duzue: Lucy Tapahonso, Sáamii Dahataal. The Women are Singing “1864” [pasartea] […] Izekok honela hasten zuen beti kontakizuna: “Hemen zaudete birramamari esker”. Jendea biltzen eta pilatzen hasi ziren udazkenean. Batzuk tentatu zituzten janaria, jantziak eta aziendak eskainiz. Urte hartan gutako asko gosekilik geunden, sufritzen,...
Zerrenda luzea egin liteke debaldeko erlatiboekin. Horietan kuttunena dut osatzen duten naroa. Nonahi eta nolanahi ageri da.Egin itzazu azterketa osatzen duten lau ariketetatik hiru.Ikasgela osatzen duten ikasleen erdiek ez dakite hungarieraz.Titanioz osaturiko bizikletak arinagoak dira.Genitiboak edo birdeklinabideak lañotuko lituzkete horiek guztiak.Egin itzazu azterketako lau ariketetatik hiru. Ikasgelako ikasleen erdiek ez dakite hungarieraz. Titaniozko bizikletak arinagoak dira. Azken esaldian, gainera, uste dut aditzik sartzekotan egin behar lukeela izan: titanioz egindako bizikleta.
Baztertu samarrik dut bloga, eta aldi batez, bederen, halaxe egongo da. Azkenaldian, hilberriak gailendu zaizkie estilistika-kontuei.Hemen utziko dizuet Benedettiren poema bat euskaraturik. Ailitz astirik iruzkinetarako.Letra de ustedes y nosotros (Mario Benedetti) Zuek maite duzuenean ongizatea eskatzen duzuezedrozko ohe bateta koltxoi berezia guk maite dugunean aski izaten dira izara batzuk bainaizararik gabe ere moldatzen garazuek maite duzuenean interesak kalkulatzen dituzueeta desmaitemintzen zareteneanberriro ere kalkuluaguk maite duguneanberriz jaiotzea lez daeta desmaitemintze...
Administrazioa euskaraz aldizkariak, apirileko zenbakian, nire artikulu bat plazaratu du: "Tartekien antolaeraz eta puntuazioaz". On degizuela.
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.