Hilberriak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-05-19 07:42

Baztertu samarrik dut bloga, eta aldi batez, bederen, halaxe egongo da. Azkenaldian, hilberriak gailendu zaizkie estilistika-kontuei.

Hemen utziko dizuet Benedettiren poema bat euskaraturik. Ailitz astirik iruzkinetarako.

Letra de ustedes y nosotros (Mario Benedetti)

Zuek maite duzuenean
ongizatea eskatzen duzue
zedrozko ohe bat
eta koltxoi berezia
guk maite dugunean
aski izaten dira
izara batzuk baina
izararik gabe ere moldatzen gara
zuek maite duzuenean
interesak kalkulatzen dituzue
eta desmaitemintzen zaretenean
berriro ere kalkulua
guk maite dugunean
berriz jaiotzea lez da
eta desmaitemintzen bagara
gorriak ikusten ditugu
zuek maite duzuenean
handios eta airos zarete
argazkiak zurrumurruak prentsa daude
eta maitasuna best-sellerra da
guk maite dugunean
maitasun arrunt bat da
sasoi oneko egotea
bezain sinple eta zaporetsua
zuek maite duzuenean
erlojua kontsultatzen duzue
zeren galtzen duzuen denborak
milioi erdi balio baitu
guk maite dugunean
presarik gabe eta suhartasunez
gozatzen dugu eta ikuskizuna
merke ateratzen zaigu
zuek maite duzunean
analistarenera joaten zarete
hark erabakitzen baitu
ondo ala txarto egiten duzuen
guk maite dugunean
halako moxtasunik gabe
azpikontzientea txorrotxioka
atsegin betean da
zuek maite duzuenean
ongizatea eskatzen duzue
zedrozko ohe bat
eta koltxoi berezia
guk maite dugunean
aski izaten dira
izara batzuk baina
izararik gabe ere moldatzen gara.

Erdaraz hemen duzue.



Utzi iruzkina: