Iran txioka
Onartu beharra daukat gizarte-sareen kontu hori (Facebook, Twitter...) arrotz samarra zaidala. Laster okitua naiz, mamizko ezer aurkitu aurretik.
Irango protestaldietan, agidanez, Twitterren bidez komunikatzen dira manifestariak; elkarretaratzeak antolatzen dituzte; polizien triskantzak salatzen... Kazetariek hoteletako geletatik ateratzerik ez daukatela, sare horiek dira berriemaileen iturri bakar. Youtubeko irudiak ia besterik ez da ikusten atzerriko albistegietan.
Kontua da prentsa idatzian ere Twitterreko mezuak jasotzen hasiak direla. Mezu horiek, sms-ak bezalatsu, arrapaladan idatziak dira, oro nahas. Kontua da nola eman behar genituzkeen horiek euskaraz?
El País egunkarian plazaratutako testu honek eragin dit gogoeta:
En Twitter leemos el siguiente mensaje: "RIP NEDA, El mundo llora viendo tu último aliento, nohas muertoen vano. Te recordamos".Ezin jakin seguru nahi gabeko hutsa den hitzak elkartzea edo jatorrizko testuaren estiloa, nola edo hala, ispilatu nahi zuen idazlariak.
Orduan, Kike Amonarrizek-eta argitaratutako sms-etarako hiztegia etorri zait gogora. Azken batean, zer da hori guztiori erregistro berezi bat ez bada? Testu jaso eta eder-ustekoak itzultzen trebe izan behar badugu, horrelakoetarako prestatzen ere hasi behar genuke, ba, teknofobiak teknofobia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: