Kategoria: erregistroak
Onartu beharra daukat gizarte-sareen kontu hori (Facebook, Twitter...) arrotz samarra zaidala. Laster okitua naiz, mamizko ezer aurkitu aurretik.Irango protestaldietan, agidanez, Twitterren bidez komunikatzen dira manifestariak; elkarretaratzeak antolatzen dituzte; polizien triskantzak salatzen... Kazetariek hoteletako geletatik ateratzerik ez daukatela, sare horiek dira berriemaileen iturri bakar. Youtubeko irudiak ia besterik ez da ikusten atzerriko albistegietan.Kontua da prentsa idatzian ere Twitterreko mezuak jasotzen hasiak direla. Mezu horiek, sms-ak bezalatsu, arrapaladan idatziak d...
Buruan erabili dut erregistroen kontua, adibide argigarriren bat bilatzeko asmotan. Zerbait, behintzat, bururatu zait. Har ditzagun eremu semantiko bertsuko aditz batzuk.Maila jasokoakgaitzitu / gaitzi (izan)samurtukoleratuMarkagabeakhaserretusuminduerresuminduMaila apalekoaksutusutan jarrimuturtumuskertuBadakit sailkapena naïf samarra dela, baina nolabait oratu behar genion gaiari, eta, hara, hau oharretarako koaderno xume bat baizik ez da. Bidenabar: ez ahaztu erregistroaz ari garela eta ez haserretasun-graduaz. Abiapuntua edo izaria eguneroko euskara batua izan da. Nik beti esaten dut ba...