Erregistroak
Buruan erabili dut erregistroen kontua, adibide argigarriren bat bilatzeko asmotan. Zerbait, behintzat, bururatu zait. Har ditzagun eremu semantiko bertsuko aditz batzuk.
Maila jasokoakBadakit sailkapena naïf samarra dela, baina nolabait oratu behar genion gaiari, eta, hara, hau oharretarako koaderno xume bat baizik ez da. Bidenabar: ez ahaztu erregistroaz ari garela eta ez haserretasun-graduaz.gaitzitu / gaitzi (izan)
samurtu
koleratu
Markagabeakhaserretu
sumindu
erresumindu
Maila apalekoaksutu
sutan jarri
muturtu
muskertu
Abiapuntua edo izaria eguneroko euskara batua izan da. Nik beti esaten dut badela euskara batu hori, hedabideetan, liburuetan eta, gero eta sarriagotan, jendearen solasetan. Hala ere, onartu behar dugu mailaketa horrek ageriko muga batzuk dituela; izan ere, ez dakigu (nik ez dakit xuxen) nola hautematen duen eredu batu hori Ekialdeko hiztun arruntak, esaterako.
Maila jasokoak ez dira arruntean ikusten gaur egungo testuetan, eta klasikoenetan, aldiz, ugari. Guztiaz ere, oso litekeena da gaur egungo Ekialdeko hiztunen ahotan ere agertzea.
Markagabeak, ostera, egunerokoak dira testuinguru formaletan, eta egingo nuke isoglosa zabalenekoak direla (beraz, euskalki gehienetan, aldez edo moldez, ezagun dira).
Maila apalekoak, aldiz, lagunarterako dira, edo testu markatuetarako (literaturarako, kasu): termino adierazgarriak dira.
Proba egin dut hiztegietan gaztelaniazko encabronar aditza xerkatuta.
encabronar/se. (vulg.) sumindu, erremindu (Zehazki)Hiztegigileek onartu egiten dute erdal hitza arrunkeria dela, baina euskarazko ordainek ez dute inondik ere jasotzen kutsu hori. Real basqueak beste aukera batzuk ematen dizkigu: ostia txarrean jarri/paratu... Dena den, ez dut nik horrelakorik gomendatuko hemen.
encabronar. (vulg.) sutu, sumindu, haserretu (Elhuyar, 3000)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: