Digresioa

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-06-29 08:01



Lehengoan aipatu genuen Antton Lukuren Euskal Kultura? liburua. Badakar, besteak beste, digresioei buruzko gogoeta interesgarri bat.

Baina, bereziki, kultura egunerokotasunetik beharrak ekarri digresioa da. Oraingo haurrek, euskaldunak izanik ere, diote zaharrak beti kutzuka [astiro] ari direla, hasten direla zerbaitekin eta gero ez dakizu nola, hasten zaizkizu morala egiten, nahasten... Ez dira nahasten, hariari lotzen zaizkio tinko, digresioen kontrolean dago solasaren ardatza. (31. or.)
Kontrola da gakoa digresioetan; denbora eta narrazioa mendean hartu behar dira, eta nahierara baliatu, entzulea kontuan izanda betiere. Beste horrenbeste esan daiteke testu idatziez ere.

Izaten dira pertsona batzuk pasadizoak inguru-minguru kontatzen dituztenak, aurrekariak, gertakariak eta ondorenak emanez. Maisu izan beharra dago, hala ere, hartzailearen aditasunari eusteko. Lukuren iritzian, galtzen ari da eroapenezko antze hori, orain dena azkar eta fite nahi izaten baitugu.


Utzi iruzkina: