Digresioa

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-06-29 08:01

Lehengoan aipatu genuen Antton Lukuren Euskal Kultura? liburua. Badakar, besteak beste, digresioei buruzko gogoeta interesgarri bat.Baina, bereziki, kultura egunerokotasunetik beharrak ekarri digresioa da. Oraingo haurrek, euskaldunak izanik ere, diote zaharrak beti kutzuka [astiro] ari direla, hasten direla zerbaitekin eta gero ez dakizu nola, hasten zaizkizu morala egiten, nahasten... Ez dira nahasten, hariari lotzen zaizkio tinko, digresioen kontrolean dago solasaren ardatza. (31. or.)Kontrola da gakoa digresioetan; denbora eta narrazioa mendean hartu behar dira, eta nahierara baliatu, e...


Azken iruzkinak