Kategoria: diskurtsoa
Emakumeen alde egin izan denak azken urteotan denoi mesede egin digula argi dugu jendarteko kide gehienok, gizon zein emakume. Aldez edo moldez zalantza gutxi dago diskurtsoetan (praktiketan sartuz gero, akaso beste zerbait esan beharko genuke, baina tira). Euskararen alde (euskaldunon! alde) egindakoak azken 50 urteotan denoi mesede egin digula (euskaldun zein erdaldun) horren argi al dago? Jendarte mailako diskurtsoez ari naiz … eta zalantzak ditut … Hala ere, uste dut komeni zaigula diskurtso hori hedatzea. Hau da, euskararen alde egindako lanak jendarteko (...
Lehengoan aipatu genuen Antton Lukuren Euskal Kultura? liburua. Badakar, besteak beste, digresioei buruzko gogoeta interesgarri bat.Baina, bereziki, kultura egunerokotasunetik beharrak ekarri digresioa da. Oraingo haurrek, euskaldunak izanik ere, diote zaharrak beti kutzuka [astiro] ari direla, hasten direla zerbaitekin eta gero ez dakizu nola, hasten zaizkizu morala egiten, nahasten... Ez dira nahasten, hariari lotzen zaizkio tinko, digresioen kontrolean dago solasaren ardatza. (31. or.)Kontrola da gakoa digresioetan; denbora eta narrazioa mendean hartu behar dira, eta nahierara baliatu, e...