Mesede egin?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-10-26 09:34

Emakumeen alde egin izan denak azken urteotan denoi mesede egin digula argi dugu jendarteko kide gehienok, gizon zein emakume. Aldez edo moldez zalantza gutxi dago diskurtsoetan (praktiketan sartuz gero, akaso beste zerbait esan beharko genuke, baina tira).

 

Euskararen alde (euskaldunon! alde) egindakoak azken 50 urteotan denoi mesede egin digula (euskaldun zein erdaldun) horren argi al dago? Jendarte mailako diskurtsoez ari naiz … eta zalantzak ditut  …

Dizebi - Niño dedo

Hala ere, uste dut komeni zaigula diskurtso hori hedatzea. Hau da, euskararen alde egindako lanak jendarteko (gizateriako) kide guztioi mesede egi(te)n digula. Hau da, konbentzitu behar ditugu euskara ez dutenak, euskara sustatzeak ere haiei mesede egiten diela.


Utzi iruzkina: