Idazkolako takatekoak

Ez dira denak egongo, baina hemen dituzue Iñaki Ugarteburuk, hil berriak, prestatutako lanetatik batzuk. Ondo gogoan hartzekoak denak.


Irudi erretorikoak etengabe berritzen dira, belaunalditik belaunaldira ere bai. Izan ere, harritzeko ahala galduz gero ez dute ezertarako ere balio; hortik berritu beharra.Literaturan ere, bistan denez, larriagoa da, premiazkoagoa, berritu behar izate hori. Idazleak etengabe asmatzen ari dira irudi edo esapide txundigarriak.Atxagak ere egin ditu ahalegintxoak azken eleberrian, Eta, hala, etengabe agertzen da liburuan metafora batekin esateko esakunea, ia dozena bat aldiz (denak ez ditut zenbatu). Eta badira, orobat, metafora seinalatugabeak ere, bi soldadu talaian daudenean (zelatan, adi, z...


12. Hizkera zehatz eta doia erabili.Idaztearen artea aztertu duten guztiak bat datoz esatean irakurlearen arreta handitzeko edo atxikitzeko modurik seguruena dela zehaztasunez eta doitasunez idaztea.Ez dira xehetasun guztiak eman behar; ezinezkoa litzateke, eta, gainera, ez da helburua; baina xehetasun esanguratsu guztiak eman behar dira, eta ez modu lausoan."Adierazpen zehatzen nagusitasuna zor zaio, hain zuzen, hitzak pentsamendu bilakatzeko ahaleginari, ez baitugu abstraktuan pentsatzen konkretuan baino". (Herbert Spencer: Philosophy of Style)


Página2

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-03-23 08:05

Espainiako bigarren kateak liburuei buruzko saio interesgarri bat emititzen du igande arratsetan, "Página2" izenekoa. Gure "Sautrela"ren antza duen arren, bistakoa da aurrekontuen arteko aldea.Saioetako eduki guztiak webgunean paratzen dituzte. Hemen duzue literatura-itzultzaileei buruzko erreportaje labur bat.Bide batez, esan diezaiogun, dagokionari, estimatuko genukeela "Sautrela"ren webgunea ere astean-astean elikatzea, etb3tik etb1erako bidea egin ondoan.


Hizkik eta Zenbakik aukera handiak zituzten Letrari eta Numero Lumerori gailentzeko.Zenbakik aise irabazi zituen borrokaldi guztiak, KO. Orain urketari hartua dauka Numero Lumero, (h)auspo gisa.Hizkik, ordea, zafraldi latzak hartu ditu, baina oraindik borrokalekuaren bazterretan segitzen du jauzika, sudurra odoletan. Letrak abezedarioko norgehiagoka guztiak irabaziak ditu, eta Hizkiri bakarrik uzten dio irabazten pilotalekuetako borroka morfemiko guztiak.Entelegatzaile onentzat.


Erlatiboak erraz-erraz onartzen ez dituen hizkuntza da geurea, batez ere nor, nori edo nork gramatika-kasuak ez badagozkio erreferenteari erlatibozko esaldian. (Tira, luzeago jardun liteke horretaz, baina bego horretan).?Urte luzeetan bizi izan nintzen etxea eraitsi dute gaur.Txarto dagoenik ezin esan, baina ez da hau bezain txukuna:Urte luzeetan bizi izan zuen sufrikarioa amaitu zen.Dena den, ez zen gaurko nire asmoa horrelakorik xehatzea. Kontua da askotan erlatiboak erraz saihestu daitezkeela, batik bat ezein karga semantikorik ez dutenean.Jone bizi den herrian ikusgarriak dira abuztuko ...


Badira norberak ohikotzat hartu arren hain ezagun ez diren esapideak. Niretzat, txakur-belarriak horietakoa da.Liburuetan orriak markatzeko askotariko erak daude: orriak tartekatzea, post-itak itsastea, kordelak jartzea, beste liburu batzuk tartean sartzea... Denetan zabarrena, hala ere, txakur-belarriak egitea da; alegia, orriaren goiko izkina tolestea.Ez dakit noiz entzun nuen lehenbizi esapide hori, baina badira hainbat urte arruntean erabiltzen dudala (lehen ez zeukan izenik niretzat).  Ingelesez ere halatsu esaten diote: dog-ear, dog-eared book, and so on... Ezagutzen al duzu ohit...


11. Baiezkako adierazpenak egin.Adierazpen argiak egin. Hizkera geza, belaxka, zalantzatia saihestu. Ezezkako moldeak soilik erabili ukazioak edo antitesiak aurkezteko.Ez zen askotan garaiz iristen. > Oso gutxitan iristen zen garaiz.Ez dut gogoratzen zure izena. > Ahaztu dut zure izena.Arau gisa, komeni da ezezkako esapideak baiezka aurkeztea. Euskaraz, ez+izenondo egiturak tai gabe hazi dira.ez-garrantzitsu > hutsal, garrantzirik gabeez-kontrolatu > kontrolgabe------Letra etzanezkoak geureak dira.


Lankide batek beti esaten dit maiztasunak erakusten duela hizkuntzaren bidea. Ez da txantxetan hartzeko moduko esaldia, eta, beharbada, gure asturugaitzaren erakusgarri ere bada, entzuten den guztia ez baita baitezpada ontzat eman behar.Gaurkoan, batez ere Gipuzkoa aldean oso zabalduta dagoen huts bat dakarkizuet."Inoiz ez" erantzun duenetakoa izan naiz urte askoan. (A. Iturbe: Ai, ama)Izan ere, erdialdeko euskaraz dunetakoa/duenetakoa da aurkaritza, eta ez duenetakoa/dutenetakoa. Hortik etor liteke okerra (ezin jakin seguru, halere); gainerakoan, bistakoa da aditzak pluralezko subjektua be...


Irakurgela ederra dauka Britainiar Museoak, ikusgarria.Gaur egun, museoko liburutegiaren funts gehienak British Library-n daude, St Pancras-en.


notebook 1456151871057

"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)