Idazkolako takatekoak

Isilekoak

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-03-06 07:41

Gaurkoa labur joango da. Ez gara mugituko perpaus koordinatuetako elementuen elipsitik.Etxean euskara ikasi eta [euskaraz] egiten duten umeek beste era bateko lanak egin beharko dituzte.Esaldi herrena da hori. Bi aukera daude okerrekoa artezteko: a) osagaia (euskaraz) esplizitatzea; b) bigarren aditza (egin) aldatzea.a. Etxean euskara ikasi eta euskaraz egiten duten umeek beste era bateko lanak egin beharko dituzte.b. Etxean euskara ikasi eta erabiltzen duten umeek beste era bateko lanak egin beharko dituzte.


Hemen duzue, Patxi Petrirenak eskatuta, 2tzul blogerako idatzi dudan artikulu laburra.Landua genuen lehendik gaia blog honetan, baina, hemen tarrapataka ibiltzen garenez, orain hura guztia taxutzeko eta biribiltzeko tartea hartu dugu, eta eztabaidagaia eraz aurkezten ahalegindu gara. Ea jendeak zer dioen.


Lehengo batean, "Hortzetik hortzera" saioan esaldi hau entzun nion aurkezleari (antzeko zerbait, behintzat):Bertsolariak beltzez jantzita agertu ziren Zizurkilgo saioan.Gogora etorri zitzaidan Lekeitioko lagun batek beste honetara esaten zuela: baltzezko jantzitta. Beltzezkotu aditza ere bada, belztu edo baltzituren ondoan. Eta esapidea zabal-zabal dabil.Aspaldiko lurrak lorrindu ondoren, akordura etorri zitzaidan behinola, AEKn itzultzaile nintzela, bezero batek deitu zidala galdetzeko ea zer ote zen beltz jantzia, ea okerra ote zen. Eta, bistan denez, ez da.Dena beltz-beltz jantzita zegoe...


Parisko Liburutegi Nazionalaren barruan badago liburutegiaren beraren maketa bat. Ez dakigu maketaren barruan maketaren eskalako beste maketa bat dagoenetz, eta haren barruan beste bat... Dena matriuska bat balitz bezala.Hor egongo dira Etxepareren liburuaren editio princepsa, euskarazko grabazio galduak, pastoralak, Miranderen ileren bat berrogei urtean ireki gabeko liburu exoterikoren batean... Nik dakita zer.Mila esker, Miren, argazkia bidaltzeagatik.


Liburuak irakurtzean liburu-markan denetariko oharrak hartzen ditut (markak paper txatal soilak izaten dira): hitzak, esapideak, liburu-gomendioak, datu jakingarriak... Batzuk han geratzen dira, liburuetan gordeta, sekulako eta betiko, eta beste batzuek irakurgai berriak ekartzen dizkidate edo artikulu laburrak.Atzo Saizarbitoriaren lehenbiziko liburuko oharrei begi eman nien, eta esaldi hau agertu zitzaidan:120. Lehen aldia izan zen kontzienteki hura atsekabetzeko zerbait egiten zuena.Hasierako zenbakia orrialdeari dagokio. Gakizkion gaiari. Ugari dabil esapide hori: lehen aldia + izan + e...


Huts

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-02-24 08:00

Gogoan al dituzue eskuorri haiek, burmuinaren ahalmen osoa erabiltzeko mirarizko teknikak iragartzen zituztenak onberen engainagarri?Hizkuntzaren ahalmena ez dakit zer proportziotan erabiltzen dugun, baina askorik ez. Ez, horratik!Har dezagun huts hitza, eta ekar ditzagun hona esapide edo erabilera zokoratu batzuk. Parentesi zuzenen artean jarri ditugu gaur egungo ordainik ohikoenak.  Huts izan zen ikastea. Ez zegoen irakasgaia gainditzeko modurik. [Alferrekoa izan zen ikastea]Huts eta hauts da hori. Beste batzuek dituzte benetako problemak. [Huskeria/hutsala da hori]Huts ala beteka jo...


Batzuetan olerkiak itzultzen jolasten naiz. Eta halakoetan beti tupust egiten dut itzulezintasunarekin, zuzenean nahiz zeharka ezin adieraziarekin. Asko idatzi da horri buruz; ez dut ezer berririk erantsiko.   Egunokin berriro gorde naiz ohitura zahar horretan (utzixea nuen, aitor dut). Badira hilabete batzuk aldiro poemak, banaka, kentzen dizkiodala Juan Gelmanen antologia bati (Gelman, J.: Otromundo. Antología 1956-2007, Alcaláko Unibertsitatea / Fondo de Cultura Económica, 2008).   Erbestearen literatura da Gelmanena, distira hits halako bat daukana. Bidegabea da, ...


Partekatu

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-02-20 07:59

Lagun batek esaldi hau eman dit opari:Partekatu ezazu zure txakurrekiko zaletasuna beste jabe batzuekin, dohainik.Zerbitzu-guida (sic) batetik aterea da. Iruzkina egin diogu denon artean. Batetik, iruditzen zaizu eredu baten erakusgarri dela. Itzulpen zurrunetan oinarrituriko eredua bota digu zaplada batez aurpegira.Batetik, partekatu ageri da (gure inguruan partitu esaten dena).Comparte tus esperiencias con otras madres.?Parteka itzazu zure...Hitz egin zure bizipenei buruz beste ama batzuekin.Kontatu zure bizipenak beste ama batzuei.Elkartu beste ama batzuekin, elkarren esperientzien berri...


Atzo googleratu egin nuen gure blogaren izena. Eta, ustekabean, bi aipamen aurkitu nituen:Karrajua blogean iruzkin labur bat egin du Benitok. Itzulbaitaren webgunean ere sartu dute euskal blogen artean.Oso interesgarriak iruditu zaizkit Benitoren esanak. Lehengoan, etxean ere kritika egin zidaten: "Notebook? Hori ez da ganorazko izena". Materialak (ikastaroak, artikuluak...) blogaren txokoren batean gorde nahi nituzke, nahi duenak hortik eskuratu ditzan, baina uste dut leku honetan ezin dela...Blogak orain arte bezain xume jarraitu beharko du, handinahirik gabe. Azken batean, nik ez diot be...


9. Araua da paragrafo bakoitza gako-esaldi batekin hastea eta horrekin bat amaitzea.Gomendatzen dugu paragrafoaren asmoa hasieratik bertatik agertzea, eta asmo hori buruan edukitzea amaierara arte.Guztiz baztertzekoa da digresio batekin amaitzea, edo xehetasun hutsal bat emanda.Paragrafoa idatzi luzeago baten zati bada, adierazi behar dira aurreko testuarekiko loturak edo testu osoarekiko funtzioa.Paragrafoaren gorputza era batera baino gehiagotara lotu hasierako gako-esaldiarekin. Gako-esaldiaren esanahia argitu daiteke, beste modu batera formulatuz, hura zehaztuz, aurkakoa ezeztatuz, azal...


notebook 1456151871057

"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)