Blogaren aipamenak sarean

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-02-19 08:00
2

Atzo googleratu egin nuen gure blogaren izena. Eta, ustekabean, bi aipamen aurkitu nituen:

Karrajua blogean iruzkin labur bat egin du Benitok.
Itzulbaitaren webgunean ere sartu dute euskal blogen artean.
Oso interesgarriak iruditu zaizkit Benitoren esanak. Lehengoan, etxean ere kritika egin zidaten: "Notebook? Hori ez da ganorazko izena".

Materialak (ikastaroak, artikuluak...) blogaren txokoren batean gorde nahi nituzke, nahi duenak hortik eskuratu ditzan, baina uste dut leku honetan ezin dela...

Blogak orain arte bezain xume jarraitu beharko du, handinahirik gabe. Azken batean, nik ez diot besterik eskatzen.

Benito

Benito 2009-02-18 14:22 #1

Epa Block,
Berriro emango dizkizut ongi etorria eta "horrela segia". Materialak eta artikuluak gordetzeko beharbada zerbitzu hauek lagundu ahal dizute. Dokumentuak (idatzizko dokumentuak badira) bertan gorde, eta gero blogean "enbotatu" edo txertatu ahal dituzu mezu batean. Etiketekin jookatzen baduzu sailkapena egin dezakezu blogean bertan.
Beste aukera bat blogetik zuzenean gordeta dauzkazun lekura lotura egitea da. Scrib-ek adibidez karpetak egiteko aukera ematen dizu.
Hau gustuko ez baduzu, bada beste ere bat fitxategiak interneten gorde eta zabaltzeko, disko gogor birtualak. Ordenagailuan bezala gorde eta erakutsi ahal dituzu karpetak eta fitxategiak. Probatu box.net adibidez. Zalantzaren bat badaukazu edo laguntza eman ahal badizut, honen bidez idatzi ahal didazu

Segi horrela.

Galdetuko duzu zelan topatu dudan oraindik publikatu ez den artikulu hau, ezta? Beste egun batean kontatuko dizut ;-)

Block

Block 2009-02-19 08:29 #2

Eskerrik asko, Benito, aztia zara, horratik! Tartetxo bat ateratzen dudanean zoko-miran hasiko naiz helbide horietan, dokumentuak blogean eransteko.

Atxiki azkar.

Utzi iruzkina: