Partekatu
Lagun batek esaldi hau eman dit opari:
Partekatu ezazu zure txakurrekiko zaletasuna beste jabe batzuekin, dohainik.Zerbitzu-guida (sic) batetik aterea da. Iruzkina egin diogu denon artean. Batetik, iruditzen zaizu eredu baten erakusgarri dela. Itzulpen zurrunetan oinarrituriko eredua bota digu zaplada batez aurpegira.
Batetik, partekatu ageri da (gure inguruan partitu esaten dena).
Comparte tus esperiencias con otras madres.Minak eta penak partekatu egin daitezke, hainbaten artean aiseago eraman baitaitezke. Xalbadorrek eta Mattinek badituzte era horretako adibideak, baina hortik aurrerakoekin hobe kontuz ibiltzea.
?Parteka itzazu zure...
Hitz egin zure bizipenei buruz beste ama batzuekin.
Kontatu zure bizipenak beste ama batzuei.
Elkartu beste ama batzuekin, elkarren esperientzien berri emateko.
Eta, bestetik, txakurrekiko zaletasun hori ere badago. Niri, behintzat, txakurzaletasun errazago sartzen zait, edo txakurrenganako maitasun. Aukera batzuk proposatu behar izanez gero, hemen dituzue bi:
Elkartu beste txakurzale batzuekin, dohainik.Uau.
Ezagutu beste txakurzale batzuk, dohainik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: