Kategoria: hizkuntza_eredua
Uztapideren Lengo egunak gogoan irakurtzen ari naiz egunokin. Aukera paregabea eskaini digu "Auspoa" bildumak Endoiako bertsolariaren prosa xehera berriz hurreratzeko, duela hogeita hamar urte bi liburukitan plazaratutako lana liburu bakarrera ekarrita.Antonio Zavalaren bilduma herri-prosaren monumentua da. Gaurko idazlariek zer ikasi franko dute lerro horietan. Xalbadorren Odolaren mintzoa, Pello Errotaren ibilerak... ezin utzizko irakurgai zerrenda eskaini zigun jesuitak.Herri-prosa hori eredu da hizkuntza argiaren bidetik ibili nahi duenarentzat, testu argi, soil eta komunikagarriak sort...
Lagun batek esaldi hau eman dit opari:Partekatu ezazu zure txakurrekiko zaletasuna beste jabe batzuekin, dohainik.Zerbitzu-guida (sic) batetik aterea da. Iruzkina egin diogu denon artean. Batetik, iruditzen zaizu eredu baten erakusgarri dela. Itzulpen zurrunetan oinarrituriko eredua bota digu zaplada batez aurpegira.Batetik, partekatu ageri da (gure inguruan partitu esaten dena).Comparte tus esperiencias con otras madres.?Parteka itzazu zure...Hitz egin zure bizipenei buruz beste ama batzuekin.Kontatu zure bizipenak beste ama batzuei.Elkartu beste ama batzuekin, elkarren esperientzien berri...
ARANTZAZU ‘68 [H. Fernández; I. Landa; A. Sagardia. DONOSTIA] “Baña au ere gogora bear degu. Euskera batutzea ez dala naikoa izango. Euskara batutzea ez da panazea bat euskeraren problema guztientzako. Euskera batutzea, euskera errezago ta ugariago mintzatzeko da. Bañan batu ta guzti, guk mintzatzen ez badegu, berdin-berdin ilko zaigu. Eta ola, gure batasun-lan guztiak alperrikakoak izan daitezke. Ez dedila olakorik gerta”. (sic). Sar hitz horiekin egin zien harrera Manuel Lekuonak, orduko Euskaltzainburuak, biltzarkideei 1968ko Arantzazuko Biltzarrera. Handik aterako zen, hi...