URTEURRENA: ARANTZAZU ‘68

hijosdelangelgorria 1456147634071 hijosdelangelgorria | 2008-05-07 12:40
2

ARANTZAZU ‘68

[H. Fernández; I. Landa; A. Sagardia. DONOSTIA]

“Baña au ere gogora bear degu. Euskera batutzea ez dala naikoa izango. Euskara batutzea ez da panazea bat euskeraren problema guztientzako. Euskera batutzea, euskera errezago ta ugariago mintzatzeko da. Bañan batu ta guzti, guk mintzatzen ez badegu, berdin-berdin ilko zaigu. Eta ola, gure batasun-lan guztiak alperrikakoak izan daitezke. Ez dedila olakorik gerta”. (sic).

Sar hitz horiekin egin zien harrera Manuel Lekuonak, orduko Euskaltzainburuak, biltzarkideei 1968ko Arantzazuko Biltzarrera. Handik aterako zen, hiru egunen buruan, euskararen estandarizazioaren azken proiektua. Prozesu geldo bati eman zioten hasiera.

Gabriel Arestik eta geroago idazle talde batek eskatuta, eta Euskaltzaindiaren 50. urteurrena zela eta, euskararen batasunaren nondik norakoak aztertzeko jardunaldi batzuk egitea erabaki zuen Euskaltzaindiak. Bilera haietan ez zuten euskaltzainak bakarrik parte hartu, euskal idazle eta irakasle asko ere hurbildu zen Oñatira iritzia emateko asmoarekin.

Bilkura hainbat txostenen inguruan egin zen: Batasunaren bearra zergatik eta zertarako, Ortografia, Itzen Formak, Itz Berriak eta Deklinazioa. Txosten bakoitza hautatutako hizlari batek defendatu behar zuen.

Bestalde, euskaltzainetaz gain, idazle eta irakasleei haien noren? iritzi edo usteak gordetzen zituen txostenak bidaltzeko eskaintza egin zuen Euskaltzaindiak. Horrela, hamabi txosten  onartuzituzten. Lautan euskararen batasunaz jardun ziren. Hirutan batasunaz eta “h”-aren erabilerari buruz este hirutan “h”-aren erabilerari buruz.atek euskara batuaren hitzei buruz jardun zuen eta azkenak deklinazioari buruzko gaia landu zuen Arazo nagusia, “h” letraren ingurukoa izan zen. Luis Mitxelenak aurkeztu zuen Ortografia txostena eta, hartan, letra mutuaerabiltzearen aldeko zela adierazi zuen. Gisa horretan / hori egitean..., 1964an Baionan, José Luís Álvarez Enparanza Txillardegiren inguruan zegoen idazle gazte talde batek egin zuen proposamenaren alde jarri zen. Baionakoak euskarak “h”-a bereganatzearen aldeko ziren. Beste euskaltzale batzuek, Gabriel Arestik edo Patxi Altunak, besteak beste, gazteek “h” erabiltzea nahi zuten. Beraz, haiek ere letra euskal alfabetoan sartzearen alde jokatu zuten. Ez dago garbi zer adierazi nahi duzuen

Beste batzuek, Ramon Intzagari Elurmendi eta Aita Mujika, letra erabiltzearen kontra agertu ziren. Ez, ordea, euskara batzearen kontra —Aita Mujika, gutxienez—-.

Azkenik, Pierres Lafitte apaiz lapurtarraren interbentzio baten ondorioz, “h” letra erabiltzea onartu zen biltzarrean. Iparraldean letra hori derrigorrezkoa zuten, beraz, biltzarra euskararen elementu zatitzaile ez izateko eta Iparraldetarrekin bat egiteko “h”-a onartu zuten. Azkenik, euskaltzainak bildurik euskara batuaren aldekoak eta kontrakoak entzun ondoren, estandarizazioaren bideari ekin behar ziotela pentsatu  zuten. Halere, guztiek ez zuten erabaki hura begi onez hartu. Hainbat idazle, argitaletxe eta aldizkarik ez zioten Euskaltzaindiak adostutakoari kasurik egin, eta haien betiko euskal idazkerarekin jarraitu zuten. “betiko” hori oso erlatiboa da, ezta? Nik esango nuke “beren” idazkerarekin jarraitu zutela

Ika-mika

Arantzazuko bileran hartutako erabakiak ez ziren egun batetik bestera heldu; lan handia egon zen aurretik. Lehen pausuak Euskaltzaindia sortzean izan ziren, 1920 inguruan. XIX. mendeko hainbat euskaltzalek lehenagotik ere hizkuntzaren defentsarako akademia baten premia zegoela azaldu zuten (Abadia, Duvoisin, Manterola, Artiñano…). Atzerriko zein Euskal Herriko zenbait ikertzaile batu zArgiago utzi behar duzue horretarakoxe sortu zela Akademia; euskara batzeko, alegia

Hamarraldi horretan azaldu ziren euskara batuaren aldeko lehen ahotsak. Premia hori Arturo Campion eta Pierre Broussainek ikusi zuten eta urte berean Euskaltzaindiaren agerkarian argitaratu zuten Informe de los señores académicos A. Campion y P. Broussain a la Academia de la Lengua Vasca sobre la unificación del euskera.

I. Sarasolak “Euskara batua 60ko hamarraldian” artikuluan azaltzen duen moduan, txostenak eragin handia izan zuen, baina euskaltzale askok  ez zuten premia hau ikusten. Azpimarratzekoa da Sabino Aranak Euskadi zazpi estaturen federazio moduan ikusten zuela; bakoitza bere euskalkiaren jabe; beraz, batua, estandarra teoria horren “aurka” zihoan. Horretaz gain, nabarmentzekoa da euskal literatur tradizioan apenas erreparatu zutela, mende horren garbizaletasuna zela eta. Garai hartako euskal idazleek ezin izan zituzten ikasketak euskaraz gauzatu eta horregatik teoria zehatzagoak izan behar duzue batekgaztelaniak edo frantsesak, ez ahaztu. Esan erdarak eta horrela denak hartzen dituzue kutsatuak zeudela defendatzen zuen.

Euskalkien arteko desberdintasunek dakarten arazoak gainditzeko hizkuntza eredu idatzi bakar bat bilatu nahi zuten. Eztabaidak urteak iraun zituen. Hasieran egin zen proposamenik indartsuena Azkuerena izan zen; gipuzkera oinarri zuen eredua aurkeztu zuen. Dena dela, 1950. urtean Federiko Krutwigek getxotarra “euskara kutsatuaren teoriaren” iritzi giroaren aurka egin zuen eredutzat Leizarragaren hizkera, lapurtar klasikoa proposatuz. Krutwigentzat “literatura tradizioa izan behar zuen ezinbestean euskara batua funtsatuko zuen oinarri sendoa” (sic). Ortografia bateratua eta euskararen berezko hitzak idazteko, beren jatorrizko formari eustea defendatzen zuen; latineko “ph”, esaterako.

Baina gizarte osoa ez zegoen akordio horien alde. Hainbeste kritika izan ziren, euskara batuaren ideiak ia etorkizunik ez zuela.? Dena dela, lan askoren ondoren izan bada ere, eredu horrek aurrera jarraitu du historian. Gainera, Euskaltzaindiak Espainian ezagutza 1976. urtera arte ez zuen lortu, Francisco Francoren diktadura amaitu eta urtebetera. Frantzian, berriz, entitate gisa 1995. urtea arte ez zuten onartu.

Batasuna, hasieratik, “idazleen artean idazleentzat” egin beharreko prozesu bat izan zen. Idatzietan islatu beharrekoa. Baina ez han bakarrik, ikastoletan ere lekua izan behar zuen; kultura idatzien bitartez hedatzen zenez, testuliburuak euskara estandarrarentzako lanabes izan behar ziren. Hala adierazi zuen Xabier Gereño idazle bizkaitarrak, Euskaltzaindiari Biltzarrean aurkeztutako txostenean: “Derrigorrezkoa da Literatura euskararen batasuna. Orain iñoiz baño geyago, izkuntza bat irauteko kultura bidean sartu bear da. Kultura ori idatzien, liburuen bidez lortzen da”. (sic).

Euskara batua Oñatiko herri batean egin zela esaten da. Baina estandarizazioaren bidean ibiltzen bakarrik hasi ginen: ala bidean abiatu/hasi... besterik ez ginen egin. Manuel Lekuona orduko euskaltzainguruaren esanak erabiliz: “Batasunerako bidea ebakia dago”.

xa2er

xa2er 2008-05-07 21:19 #1

Aupa hi!

Irakurri itzek hemen ematen dizkien aholkuk.
Beste hauek ere bai.

Interesgarrik dituk eta.

Eongogatxik!

Iñaki

Iñaki 2008-05-08 10:23 #2

Aupi Xabi!!

Mila esker zure laguntzagtik. Asko eskertzen dut oraindik motel motel nabilelako. Baina Gotzonek esaten digun moduan, igeri egiten jakiteko praktikatu eta praktikatu ebhar da. Zuk piszina non dagoen esan zenidan eta orain piszina politago bat erakutsi didazu. Kar-kar. Mila esker Xa2er!!

Ongi segi!

Utzi iruzkina: