Huts
Gogoan al dituzue eskuorri haiek, burmuinaren ahalmen osoa erabiltzeko mirarizko teknikak iragartzen zituztenak onberen engainagarri?
Hizkuntzaren ahalmena ez dakit zer proportziotan erabiltzen dugun, baina askorik ez. Ez, horratik!
Har dezagun huts hitza, eta ekar ditzagun hona esapide edo erabilera zokoratu batzuk. Parentesi zuzenen artean jarri ditugu gaur egungo ordainik ohikoenak.
Huts izan zen ikastea. Ez zegoen irakasgaia gainditzeko modurik. [Alferrekoa izan zen ikastea]Bada beste esapide bat, hain ahantzia ez duguna: zerbait(era) huts egin.
Huts eta hauts da hori. Beste batzuek dituzte benetako problemak. [Huskeria/hutsala da hori]
Huts ala beteka jolasten eman zuten atsedenaldi osoa. [Bi eskuak erakutsita harria/txanpona zeinetan zegoen igartzen jolastu ziren...]
Miruari tiro egin zion huts ala/edo bete. [Miruari tiro egin zion destatu gabe]
Bi eredu ageri dira: Mendebaldekoa (zerbaitera huts egin) eta Ekialdekoa (zerbait huts egin).
Eskolara huts egin du. (Mendebaldea)Gogora ekarri beharra dago, halaber, trena/autobusa huts egin esapidea ere bizi-bizirik dagoela Ekialdean.
Eskola huts egin du. (Ekialdea)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: