Huts

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-02-24 08:00

Gogoan al dituzue eskuorri haiek, burmuinaren ahalmen osoa erabiltzeko mirarizko teknikak iragartzen zituztenak onberen engainagarri?Hizkuntzaren ahalmena ez dakit zer proportziotan erabiltzen dugun, baina askorik ez. Ez, horratik!Har dezagun huts hitza, eta ekar ditzagun hona esapide edo erabilera zokoratu batzuk. Parentesi zuzenen artean jarri ditugu gaur egungo ordainik ohikoenak.  Huts izan zen ikastea. Ez zegoen irakasgaia gainditzeko modurik. [Alferrekoa izan zen ikastea]Huts eta hauts da hori. Beste batzuek dituzte benetako problemak. [Huskeria/hutsala da hori]Huts ala beteka jo...


Ez da erraza bilaketak egitea, hitz bat edo hitz sail bat bilatzen ez duzunean. Haztamuka ibili nahi ez, eta bilaketa nola edo hala mugatu behar izan dugu. Kontuan izanda perpaus koordinatuetan ugari direla laguntzaileen elipsiak, joan eta eta etorri eta segmentuak xerkatu ditugu, baina ez dugu aurkitu ezer adierazgarririk bigarren horretarako. Joan eta   Pernandok izkutura joan eta ardagai puska bat piztu zuan. (Gregorio Muxika: Pernando Amezketarra)   Atzean zetorren soldaru prantzesak txoperrarenganaño joan eta itz egin zion. (Txillardegi: Leturiaren egunkari e...


Azken iruzkinak