Kategoria: hizkuntza_tresnatzen
Gogoan al dituzue eskuorri haiek, burmuinaren ahalmen osoa erabiltzeko mirarizko teknikak iragartzen zituztenak onberen engainagarri?Hizkuntzaren ahalmena ez dakit zer proportziotan erabiltzen dugun, baina askorik ez. Ez, horratik!Har dezagun huts hitza, eta ekar ditzagun hona esapide edo erabilera zokoratu batzuk. Parentesi zuzenen artean jarri ditugu gaur egungo ordainik ohikoenak. Huts izan zen ikastea. Ez zegoen irakasgaia gainditzeko modurik. [Alferrekoa izan zen ikastea]Huts eta hauts da hori. Beste batzuek dituzte benetako problemak. [Huskeria/hutsala da hori]Huts ala beteka jo...