Idazkolako takatekoak

Orhiko xoriarena gertatzen zait niri ere. Zeinahi egoeratan, hizkuntza-gaietara joaten zait gogoa. Asteburuan Lapurdin eta Baxenabarren barrena ibili gara, eta han ere, nahi ez dela, bide-seinaleetako testuekin jostatu naiz, hain dira eta ohargarriak.Badira gauzak adierazteko modu bat baino gehiago, baina horiek guztiek bateratzeko joera izaten dute testuinguru formaletan. Alegia, seinale-egileak ezin du gogoeta egin, horietako bat egiten duen bakoitzean, ea bidegurutze, edo dena delako, horretan zer den egokiena. Kaikukeria galanta litzateke.Ipar Euskal Herriko seinaletikan ageri da oro eu...


Hutsune handiak ditugu oraindik euskarazko tipografiaren araubidean. Horren erakusgarri dugu azpiatalen zenbakikuntza (B-head, C-head...). Hona aldatu dizkizuet aurreko batean lankide bati gai horren inguruan emandako argibideak.---Funtsean, gaztelaniaz amaierako puntu eta guzti zenbakitzen dira azpiatalak (Martínez de Sousa).4.2.1.3.4. Giltzurrunaren funtzioaTestu barruan azpiatalaren erreferentzia ageri denean, ordea, aipuak galdu egiten du puntua.Halako ikertzailek hainbat lan argitaratu zituen giltzurrunen ezaugarri horren inguruan, ikusi dugunez (4.2.1.3.4).Ingelesez bietan (alegi...


Europako liburu-dendarik zaharrenetariko bat da Porto-ko Lello & Irmão.Porton izan nintzenean ez neukan haren berri, eta ez nintzen ikustera joan. Argazkia Flickr-etik atera dut. Argibideak portugesezko Wikipedian.


15. Ideia lotuak gisa berean adieraziEgitura paraleloetan, eduki eta funtzio bertsuko adierazpenek beharrezko dute itxura antzekoa izatea.Idazle hasberriek sarri urratzen dute arau hau, adierazmoldea etengabe aldatu behar delakoan.Lehen, ikasliburuen bidez irakasten zen zientzia; orain, laborategiko metodoa erabili ohi da.Lehen, ikasliburuen bidez irakasten zen zientzia; orain, laborategiko metodoaren bidez.Lehenbiziko formulazioak zalantza edo herabetasuna agertzen du; bigarrenak, aldiz, idazleak bere hautua egin duela, eta hari eusten diola.Eta antzeko ideiak asko badira (hogei, egin deza...


-t(z)earena

4
notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-04-28 07:50

Badakizue hemen, labur beharrez, gaiak gaingiroki baino ez ditugula jorratzen. Aspalditik ekarri nahi nituen hona -t(z)earen nominalizazioarekikoak, adibide ugari jaso, eta eraz landu gaia.Uste dut adibide bat aski izango dela (beharko du izan), ohartzeko hobeto pentsatu behar genukeela benetan haren premiarik dagoen ala ez.Huts handia izan zen etxera ez deitzearena.Argi eta klaru dago beste molde hau egokiagoa dela.Huts handia izan zen etxera ez deitzea.Hamaika adibide halako atera litezke. Baten batek ekarriko balizkigu banaka batzuk, bihotzez eskertuko genioke.


Egunkaria irakurtzeko hamaikatxo era badira; esaterako, amaieratik has eta hasieran buka, kiroletara hainbat arinen heltzeko; arauzko eran, azaletik hasita...Nik, azkenaldian, Itxaro Bordaren xokora jotzen dut artez, ezker-eskuin begiratu gabe. Idazle ezaguna dugu Oragarreko alaba Baionan jaioa, baina zutabegintzan ere egina du bere ekarria. Inork gutxik moldatzen, plegatzen, zukutzen du hizkuntza hain maisukiro. Hari irakurria diogu amerri hitz durduzagarria, aberriren lekuan. Ahoan legarrik ez duten horietakoa da. Izan ere, zeinek brida honelako kapitelak zizelkatzen dituen lagun bat: Arr...


Zenbait gauzak, batzuetan, ez dute izenik izaten. Begiak ikusten ditu, baina ahoak aipatzen ez. Harik eta, halako batean, dagokion izenarekin topo egiten duzun arte.Doris Lessing-en Belarra kantari irakurtzen ari nintzela, pintura babatua esapidea gurutzatu nuen testuan. Ez dut inongo hiztegitan erabilera horren aztarnarik aurkitu, baina, hala ere, nork ez du ulertzen, bada? Ez da pintura altxatua edo askatua, ez higatua edo maiztua (argazkikoa bezala), beroak sorturiko burbuila txikiak dituen pintura handitua baino.Koro Navarro itzultzaile bikainari zor diogu esapidea.


"Berbarik onena, laburrena" dio esaera zaharrak. Eta hala erakusten digu Pello Lizarraldek, etengabe, bere lanetan. Estilo-liburuek, oro har, gomendatzen dute labur aritzea, argiagoa eta indartsuagoa delakoan. Jokamolde horrek, batetik, estekatu egiten du irakurlea, eta, bestetik, ulergarri egiten du testua. Dena den, egingo nuke hori gomendio orokor horietako bat dela eta literatura (fikzioa), neurri batean, salbuetsita dagoela. Pello Lizarraldek, ordea, literatura egitean bezatu egiten du etorria, kontrolatu, esentziarainokoan.Nire aldetik, esan dut lehen ere, ez dut apaingarririk nahi ni...


14. Esaldi lokabeen sortak baztertuJuntagailuz edo erlatiboz loturiko bi perpauseko esaldi lokabeen zerrendak saihestu behar dira.Atzo iluntzean izan zen bazkideentzako zikloko hirugarren kontzertua, eta ikusle asko erakarri zituen. Edward Appleton bakarlaria izan zen kantuan, eta Bostongo Orkestra Sinfonikoa musika jotzen. Bakarlariak lehen mailako artista zela erakutsi zuen, eta orkestrak frogatu zuen ondo merezia duela bere ospe ona. Zikloak piztutako interesak gogobete ditu antolatzaileak, eta urtero antzeko zikloak eskaintzea pentsatzen hasi dira. Laugarren kontzertua maiatzaren 10ean ...


Duela egun batzuk Eats, Shoots & Leaves liburua gomendatu nizuen hemen.Liburu hori aitzakiatzat harturik, bi artikulu ekarriko dizkizuet, ohartu zaitezten (lehendik ere oharturik egongo zineten segur aski) zeinen ikusmolde desberdinak dauden hizkuntzaren zuzentasunaren inguruan.Louis Menand-ek The New Yorker aldizkarian artikulu bat argitaratu zuen, Truss-en liburuaren doitasun falta salatzeko. Hasieran, liburuko puntuazio-akatsak bihikatzen ditu. Eta, halako batean, The New Yorkerren jokabidea aldezten du (Menand aldizkariko karguduna da, edo izan da).And it is stated that The New York...


notebook 1456151871057

"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)