Estuak eta nasaiak
Duela egun batzuk Eats, Shoots & Leaves liburua gomendatu nizuen hemen.
Liburu hori aitzakiatzat harturik, bi artikulu ekarriko dizkizuet, ohartu zaitezten (lehendik ere oharturik egongo zineten segur aski) zeinen ikusmolde desberdinak dauden hizkuntzaren zuzentasunaren inguruan.
Louis Menand-ek The New Yorker aldizkarian artikulu bat argitaratu zuen, Truss-en liburuaren doitasun falta salatzeko. Hasieran, liburuko puntuazio-akatsak bihikatzen ditu. Eta, halako batean, The New Yorkerren jokabidea aldezten du (Menand aldizkariko karguduna da, edo izan da).
And it is stated that The New Yorker, “that famously punctilious periodical,” renders “the nineteen-eighties” as the “1980’s,” which it does not. The New Yorker renders “the nineteen-eighties” as “the nineteen-eighties.”Minberaren artikulua da, arrazoia ere batzuetan alde duen arren. Hemen duzue zati eder bat.
Horren infrentzua da Nicholas Waters-en Eats, Roots and Leaves liburua, Truss-enaren ordain gisa idatzia. Hona hemen egileari egindako elkarrizketa baten pasarte bat:
I would describe my book as a plea for people to be tolerant with other people's use of English. We have to get used to the idea that change in language is inevitable. Language should be inclusive not exclusive and people should not use language as a tool to put other people down.Nasaia eta narrasa hain hurreko ez balira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: