Duela egun batzuk Eats, Shoots & Leaves liburua gomendatu nizuen hemen.Liburu hori aitzakiatzat harturik, bi artikulu ekarriko dizkizuet, ohartu zaitezten (lehendik ere oharturik egongo zineten segur aski) zeinen ikusmolde desberdinak dauden hizkuntzaren zuzentasunaren inguruan.Louis Menand-ek The New Yorker aldizkarian artikulu bat argitaratu zuen, Truss-en liburuaren doitasun falta salatzeko. Hasieran, liburuko puntuazio-akatsak bihikatzen ditu. Eta, halako batean, The New Yorkerren jokabidea aldezten du (Menand aldizkariko karguduna da, edo izan da).And it is stated that The New York...