Azpiatalen tipografiaz

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-05-04 07:55

Hutsune handiak ditugu oraindik euskarazko tipografiaren araubidean. Horren erakusgarri dugu azpiatalen zenbakikuntza (B-head, C-head...). Hona aldatu dizkizuet aurreko batean lankide bati gai horren inguruan emandako argibideak.

---

Funtsean, gaztelaniaz amaierako puntu eta guzti zenbakitzen dira azpiatalak (Martínez de Sousa).

4.2.1.3.4. Giltzurrunaren funtzioa
Testu barruan azpiatalaren erreferentzia ageri denean, ordea, aipuak galdu egiten du puntua.
Halako ikertzailek hainbat lan argitaratu zituen giltzurrunen ezaugarri horren inguruan, ikusi dugunez (4.2.1.3.4).
Ingelesez bietan (alegia, izenburuan bertan eta testuko erreferentzian) amaierako punturik gabe ematen dituzte zenbakiak (Oxford eta Chicago). Wordek ere molde hori lehenesten du.
4.2.1.3.4 Giltzurrunaren funtzioa
Eta euskaraz? Zokomiran ibili naiz, eta gaztelaniazko plegua nagusitzen da, argi eta garbi. Beraz, oraingoz, horixe erabiltzea gomendatuko nuke, EIMAk ez baitu deus esan horren inguruan.


Utzi iruzkina: