Dakizuenez, zenbait aditzek erregimen bat gehiago izan ditzakete; euskalkiaren arabera bata edo bestea. Euskara batuan, eskuarki, bi ereduak onesten dira: lagundu zaitut/dizut, deitu zaitu/dizut... Hala ere, beti ez da horrela (irten da, baina *irten du). Ohartarazi aditzari buruzko argibideen peskizan aritu naiz azkenaldian, Hiztegi Batuaren sarreraren aztarnari jarrikiz. ohartarazi, ohartaraz, ohartarazten. du ad. Orotariko Euskal Hiztegiari kasu egitera, Hegoaldeko idazleek zer-nori-nork moldeari segitzen diote; Iparraldekoek, aldiz, zer-nork adizkiak erabiltzen dituzte nagusiki, eta ins...
Uztapideren liburua amaitu dugu irakurtzen, eta laster hona zerbait ekartzeko esperantzan gara. Dena den, aurrenik, batetik, gogoeta egin nahi genuke ahozkoaren eta idatziaren arteko aldeaz, eta, bestetik, herri-prosaren gaurko erabileraz jardun. Horretarako zenbait ikertzaileren hitzak baliatuko ditugu.Gaur egun, agerikoak dira idatziaren eta ahozkoaren arteko muga estilistikoak, nahiz luzaroan lauso samarrak izan diren. Dena den, oraindik oso zabaldua dago uste hori. Hala, Martin Cutts irakasleak sartu zuen zuzendu beharreko idazkuntzako mitoen zerrendan.6. mitoa: "Mintzatu bezala idatzi ...
Guardian egunkariak galdegin die irakurleei ea liburuek hobera egiten duten itzultzean.Hemen dituzue zenbait erantzun, itzulpen-oker mesedegarrien aipu eta guzti.
"Donde dice..." aldizkariak, Fundación del español urgentek plazaratuak, zuzentze-lanari buruzko zenbaki monografiko bat kaleratu zuen joan den urtarrilean. Hemen duzue osorik.Denetariko iritziak bildu dira agerkarian, profesionalenak nahiz akademikoenak. María-Fernanda Poblet-ek, lubakietatik idatziz, aitortzen digu hutsa, goiz edo berandu, beti agertuko dela, eta gomendatzen horregatik ez larritzeko, analgesikoei ez emateko; beste artikulu batean, berriz, zuzentzailearen perfekzionismoa aipatzen da, ikastaro bateko ondorioen artetik. Errealitatea eta teoria; esan ezin dena eta esan beharr...
Testugintzari buruzko lanetan, ingelesez, oso erabilia da hitz bikote hau: readibility eta legibility. Gaztelaniaz, ordea, perifrasiaren bidetik abiaturik, legibilidad tipográfica (legibility) eta legibilidad lingüística (readibility) bereizten dituzte. Frantsesez ere dena da lisibilité.Euskaraz, gaztelaniari edo frantsesari jarraituta, tipografia-irakurgarritasun eta hizkuntza-irakurgarritasun eman genitzake termino horiek.Ingelesaren aldera ere lerra gintezke. Ez genuke neke askorik izango readibility itzultzen: irakurgarritasun (to read = irakurri). Legibility euskaratzeko, ordea, b...
Udaldi honetan, puntu eta komari buruzko artikulutxo bat prestatu dut aldizkari batentzat. Han ezin denak esan ere, eta hona aldatu dizuet Atxagaren aipu bat, artikuluan labur beharrez sartu ezin izan dudana, blogerako egokia delakoan ("Zergatik ikasi ahanztekotz gero?").Idazleak agerian uzten du zeinen estuki loturik dauden puntuazioa eta idazlearen beraren estiloa; beste hainbeste esan zezakeen paragrafoen antolaeraz, noski.Juan Garziak 1990ean Senezerako egindako elkarrizketa baten pasartea da (Senez 9). Hemen duzue testu osoa.[...] Esate baterako, zergatik erabili dut nik liburuan hainb...
Hiztegi Batuak, oraindik definizio gutxi duen hitz-zerrenda horrek, bere xehean, umorerako modua ere ematen du.soberania Ipar. Zah. 'gehiegia; soberakina'subiranotasunEz omen da gustu oneko ez politikaz mintzatzea, ez izkirimiriak azaltzea.
Gizarte-bizitzan badira adeitasunezko hainbat esapide.Baten baten ezagubidea egiten duzunean, esaterako, urte asko(ta)rako segurua da. Hiletetan, berriz, atsekabean lagun egiten dizut edo antzeko zerbait hortxe izango da; Azkuek, behinik behin, hala jaso zuen.Egunokin, beste bat ikasi dut, orain artean oharkabean pasatu zaidana. Umearekin lehenbiziko kale-buelta egin, eta hiru andrek esan digute: Ondo hazi. Esan beharrik ez dago halako usadioak galtzen hasiak direla, eta gazte-jendeak ez duela horrelakorik erabiltzen. Gaur egun, klixeak ez dira hain eder eta baitaezpadako, eta naturaltasuna...
Ez da gaurko kontua itzultzaileen egile-eskubideen bindikazioa, ezta hurrik eman ere. Martin Lutherrek, esaterako, bereak galdatu zituen N. jaunari idatzitako gutunean. Atseginez ikusiko nuke papista bat agertuko balitz eta alemanera itzuliko balu San Pauloren gutunen bat edo profeten testuren bat. Lutherren alemana eta itzulpena erabiliko ez lukeenez, orduan iritziko litzaioke alemanezko itzulpen fin, xalo eta deboziozko! Haatik, ikusia dugu, noski, Dresden-eko Baldarra ene Itun Berria bikaintzat hartzen (ez dut haren izena engoiti aipatuko ene liburuetan; badu hemen bere judizioa eta, bes...
Daniel Cassany irakaslea UPV/EHUren udako ikastaroetan izan zen uztailean, eta "Escribir de manera eficaz en una lengua extranjera" ikastaroan parte hartu zuen. Gu ez ginen izan han, baina Cassanyen webgunean aurkitu dugu ikastaroko materiala (PDF formatuan).Besteak beste, erretorika konparatuaren zenbait adibide eskaintzen ditu, hizkuntza-ikasleek bereganatu beharreko kultura-bereizgarriez jabetzeko.En una clase de E/LE [atzerriko hizkuntza: espainera] para principiantes, un estudiante chino escribió una pequeña carta para reservar una habitación en un hotel:Muy Señor mío,Escribo para rese...
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.