Zuzenketari buruzko monografikoa

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2009-09-23 20:06

"Donde dice..." aldizkariak, Fundación del español urgentek plazaratuak, zuzentze-lanari buruzko zenbaki monografiko bat kaleratu zuen joan den urtarrilean. Hemen duzue osorik.

Denetariko iritziak bildu dira agerkarian, profesionalenak nahiz akademikoenak. María-Fernanda Poblet-ek, lubakietatik idatziz, aitortzen digu hutsa, goiz edo berandu, beti agertuko dela, eta gomendatzen horregatik ez larritzeko, analgesikoei ez emateko; beste artikulu batean, berriz, zuzentzailearen perfekzionismoa aipatzen da, ikastaro bateko ondorioen artetik. Errealitatea eta teoria; esan ezin dena eta esan beharrekoa.

Irakur ezazue.


Utzi iruzkina: