Steven Pinkerren The Language Instinct ezaguna argiratu berri du UPV/EHUk euskaraz, ZIO bildumaren baitan. Hizkuntza-sena izena jarri diote euskaratzaileek itzulpenari.Gogoeta jakingarri asko aurkituko du hizkuntzalari denak nahiz ez denak liburuan. Niri, nolanahi ere, «Hizkuntzaren sasiadituak » atala iruditu zitzaidan mamitsuena, ingelesez irakurri nuelarik, gure lanbideari hertsiki lotua baitago.Paragrafo erdi mutildu bat ekarriko dizuet, gogoa kilikatzeko.[...] Ez zen izan, denboraren hasieran, inongo Ingeles Hizkuntzaren Konstituzio Biltzarrik ere, ez Aita Fundatzailerik. Ingeles...
Aste honetan berriz tupust egin dut ismoekin; tercermundismoarekin, hain zuzen. Ezkerreko mugimendu batzuen joerari erreferentzia egiten dio hitzak, eta arrunt erabili izan da auzo-erdaretan, bederen. Hirugarrenmundutarrismo proposatu nion zuzentzaileari, eta hark onetsi. Jabetuta nago konstruktuaren bitxiaz, baina zer egin zitekeen bestela? Sozialismoa eta komunismoa osorik hartuak ditugu, nahiz idazle xuri batzuek baltzakeria eta gizartekeria ere aldeztu zituzten. Arte-abangoardietako ismo guztiak osorik hartuak ditugu maileguan: futurismo, dadaismo, puntillismo... Inor ez da ausartu et...
Volgako zirgariek ere erreparatu diote argitaletxe batzuen hutsegiteen gatz-ozpinduari parodia honetan.
Askotan itzuli behar izan ditut liburuak dendetan: batean, orrialde batzuk inprimatu gabe zeudela; bestean, gaizki gillotinatuta zegoela liburua.Azkenaldian, berriz, beste arrazoi bat izan dut liburu bat itzultzeko, baina, oraingoan ezin... Ezin, ezin liezadaketelako eman baleko ale bat. Ezin, dendan arranpalo-begiz begiratuko lidaketelako.Kontua zer den, ederki bedeinkatutako liburu bat erosi, Harold Bloom-en kanonekoa, hiru unibertsitateren laguntzaz karrikaratua, zuzentzaileduna, izen handiko itzultzaile batek euskaraz paratua. Eta, hala ere, hura komunztadura falten ugaria, hura akats e...
Fikziozko liburu bat zabaltzen dugun bakoitzeko, itun halako bat egiten dugu egilearekin: "Sinetsi egingo ditut zure esanak oro". Hizkuntzarekin ere antzeko zerbait gertatzen da: "Badakit inor ez dela mintzo horrela, baina onartu egingo dut zure jarduna".Bata zein bestea ez dira ezin hautsizko kontratuak, haatik. Irakurlea ez da ergela. Jo dezagun Jokin Muñozen Antzararen bidea leitzen ari zarela. Goxo doa dena, harik eta tabako-kutxatilarekin topo egiten duzun arte. Ez ikusiarena egin dezakezu. Deskodetu dezakezu zeure gisara, eta paketea irakur. Edo durduzaturik egin dezakezu aurrera, eta...
Hari askoko mataza da Italo Calvinoren Se una notte d´inverno un viaggiatore hura (1979). Funtsean, literatura-sorkuntzari buruzko artefaktu bat da, ironiaz bezainbeste jakitatez betea, Borgesen estilokoa.Guk aipu txiki bat aldatu dugu hona, euskara berbakizun hartzen dela eta. Liburuko pertsonaia nagusia unibertsitatera doa, liburu "osagabe" bati buruz galdezka. Liburua hizkuntza ahantzi batean idatzia omen dago, zimerieraz, baina ezer ez da izango dirudien bezalakoa; ez, liburua; ez, hizkuntza (Calvinok asmatua); ez, deus ere. Aukeratu dugun pasartean, zimeriera-irakasleak harrera egiten ...
Bistakoa da zeinen axaleko ezagutza izaten dugun gaur egun. Eta zeinen ausartak izaten garen jakitun-ustean.Hilabetean bi aldiz topo egin dut huts berarekin: Leizarragak Biblia itzuli omen zuen. Batean, argitara orduko arteztu zen laprastada (lapsusa ere izan zitekeen); bestean, ordea, argitaraturik ikusi dut eskolako liburu batean, hain zuzen, Euskal Herri izendapena erabiltzeagatik eransten diren ohiko desenkusa horietako batean.Euskal Herria esapidea XVI. mendeko agiri batean irakurri daiteke, lehen aldiz, Joan Perez Lazarragaren testu batean, hain zuzen ere, eta baita Joannes Leizarraga...
Jakin behar omen da keda egiten. Blogak, bere txikian, ez du halako lanik ematen, baina nonbaitetik arindu behar karga, eta hemendik kenduko dugu.Aldi batez, behintzat, isilik egongo gara. Ezin jakin luzerako ala betiko izango den.Eskerrik asko zuri, ageriko edo isileko irakurle horri.Osagarri guzier.
Badira urte batzuk Pello Esnalek, aldiro, testugintzari buruzko artikuluak argitaratzen dituela Hizpide aldizkarian.Aldizkariaren azken zenbakian, 71.ean, aurretik plazaratutako artikuluetara itzuli da Esnal, gai haiek xeheago eta luzeago jorratzeko.Kohesioa, koherentzia, hitz-ordena, puntuazioa, testu-antolatzaileak, komunikagarritasuna... testuaren ertzak aletzen ditu Esnalek, aldizkariaren zenbaki monografiko honetan.Ezinbesteko irakurgaia duzue.
Zeren ala nongo? Horra askotan entzuten den galdera. Jakina denez, euskarak bi genitibo mota ditu: leku-genitiboa (nongo) eta edutezko genitiboa (noren). Izendapen horiek, ordea, nahasgarri samarrak izan daitezke.Ezaguna da, orobat, genitibo bakoitzaren sakoneko egiturak argitu ohi dizkigula zalantzak.autoaren bolantea ---> autoak duen bolanteaautoko bolantea ---> autoan dagoen bolantea Hala ere, adibidean ikusten denez, azalbide horrek ez ditu (ez horixe) zalantza guztiak uxatzen. Estu lotuta daude bi genitibo moldeak, barren. Aditz-morfologian, kasurako, nahaste ageri dira -(r)en et...
"Idazkolako takatekoak" honetan, adierazpen idatziaren alderdi guztiak landu nahi ditugu: testuen iruzkinak egin, idatzi zaharrak landu, proposamen berriak saiatu, estilistika jorratu, hizkuntzalaritza testualaren bideak ikertu, itzulpengintzara hurreratu... (Iñigo Roque)
Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.
Eskerrik asko, Idoia. Kontuan izango dut proposamena.Segi ondo.