Pinker-en sasiadituak
Steven Pinkerren The Language Instinct ezaguna argiratu berri du UPV/EHUk euskaraz, ZIO bildumaren baitan. Hizkuntza-sena izena jarri diote euskaratzaileek itzulpenari.
Gogoeta jakingarri asko aurkituko du hizkuntzalari denak nahiz ez denak liburuan. Niri, nolanahi ere,
Paragrafo erdi mutildu bat ekarriko dizuet, gogoa kilikatzeko.
[...] Ez zen izan, denboraren hasieran, inongo Ingeles Hizkuntzaren Konstituzio Biltzarrik ere, ez Aita Fundatzailerik.Ingeles zuzenaren araugileak, aldiz, sare informal bat dira, testu-zuzentzaileek, hitzen erabileraren iritzi-emaileek, estilo-liburu eta eskuliburuen idazleek, ingeles-irakasleek, zutabegileek eta adituek osatua. Haien autoritateak, beraiek diotenez, hizkuntzaren estandarrak garatzearen alde eginiko lanean du jatorria. [...] William Safire-k, The New York Time Magazinen astean behin argitaratzen den «On Language » («Hizkuntzaz ») zutabearen egileak, «hizkuntz maventzat » jotzen du bere burua, yiddish hizkuntzan aditua esan nahi duen hitza erabilita. Bada, horrek etiketa egokia eskaintzen digu talde osoarentzat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: