Kategoria: bibliografia
Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa egin dudala esan dute hor nonbait. Euskaraz gehituko nuke nik. Eta, hala da, bai, antza, baina nire bibliografia izan da, nire-nirea. Jarraian dituzue denak zerrendan:- 1-10 liburuak-11-20 liburuak- 21-30 liburuakHori bai zerrenda horretan nire ustez bi liburu falta dira. Ez daude zerrendan euskaraz ez daudelako. Baina, zalantza handirik gabe, bi liburu horiek izan dira (eta dira) euskarazko soziolinguistikan eraginik potoloena izan dutenak.- Sanchez Carrion, J.M. Un futuro para nuestro pasado- Fishman, J. Reversing Language Shift
Steven Pinkerren The Language Instinct ezaguna argiratu berri du UPV/EHUk euskaraz, ZIO bildumaren baitan. Hizkuntza-sena izena jarri diote euskaratzaileek itzulpenari.Gogoeta jakingarri asko aurkituko du hizkuntzalari denak nahiz ez denak liburuan. Niri, nolanahi ere, «Hizkuntzaren sasiadituak » atala iruditu zitzaidan mamitsuena, ingelesez irakurri nuelarik, gure lanbideari hertsiki lotua baitago.Paragrafo erdi mutildu bat ekarriko dizuet, gogoa kilikatzeko.[...] Ez zen izan, denboraren hasieran, inongo Ingeles Hizkuntzaren Konstituzio Biltzarrik ere, ez Aita Fundatzailerik. Ingeles...
Gero eta argitalpen gutxiagotan aipatzen dira bibliografia-iturriak. Lan akademikoetatik landa, oso bakanetan eransten zaie artikuluei erabilitako bibliografiaren aipamenik.Norberaren burutazio hutsak al dira han eta hemen argitaratzen diren artikuluak? Non bazkatzen dira idazleak? Non alha litezke artikulua amaitu ondoren oraindik gose diren irakurleak?Begiratu bat egin gure estilo-liburuei. Nork ematen die autoritatea? Elkarren berri al dute? Ez dakigu, espresuki.Entzuten jakitea ei da jakintsuaren dohaina.
Kontu korapilatsua da gaurkoa ere. EIMAk proposatu zuen eredu bat, baina egingo nuke ez dela aintzat hartu. Anabasa handia dago. Ia argitalpen bakoitzak bere moldea du (ikus Uztaro). Jakintza-arlo batzuek, gainera, badituzte nazioarteko estandar batzuk (Kimika eta Psikologia), eta ez dirudi zentzuzkoa denik mundu osoko profesionalentzat balio duena gurean ez erabiltzea. Hala, testu berean koherentziaz jokatzea baino ez dago eskatzerik.EIMAren eredua aipatu dugu, eta esan beharra dago, hari orpoz orpoz jarraituta ere, badituela ageriko hutsune batzuk. Esate baterako, ez du esaten nola egin b...
Udako Euskal Unibertsitateak badu txoko apain bat Interneten, ikastaroetako materiala gordetzeko: Otarrea.Besteak beste, badituzue aurten «Ikasmaterialak eta zuzentze-lana » ikastaroan banatutako materialak (batzuk zinez jakingarriak).Gomendatzekoa da, orobat, UEUren Inguma proiektuko web orria. Hor eskura dituzue denetariko artikulu, material eta hitzaldiak, edo horien erreferentziak.