Bibliografia non, Habe liburutegia han

Gurean harribitxi soziolinguistiko batzuk baditugu, arlo teorikoan zein aplikatuan. Hala ere, badugu beste harribitxi bat, oso gutxitan aipatua eta are gutxiago goraipatua: Habe liburutegia. Hizkuntzalaritza aplikatuan (beraz, soziolinguistikaren erpin ia guztietatik edateko moduko kategorian) sekulako altxorrak dituzte katalogoan. Benetan, edozein ikerketarako ezinbestekoak dira katalogo horretako funtsak.
Horrez gain, badaukate beste zerbitzu bat: eskatzaileari eurek lantzen duten esparruko edozein erreferentzia bibliografiko helaraztea. Hortaz, jo lasai eurengana edozein erreferentzia bibliografiko (haiek liburutegian izan ala ez) beti ere gai hauetako batekoa bada: soziolinguistika, hizkuntzen didaktika, psikolinguistika, euskarari buruz, euskaraz, …
Eta nik erabili izan dut, eta beti bizkor-bizkor erantzun izan dituzte egindako galderak. Benetan, merezi du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: