Kategoria: habe
DENDAKETAN, batez ere, merkataritza arloko profesionalei zuzendutako ikastaro laburra da, bezeroekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko helburua duena. Jolas didaktiko moduan burutzeko prestatu da, jolasaren bidez simulatzen dira merkataritzako komunikazio-jarduerak ikaslea modu atseginean murgiltzeko euskaran. A1-A2 mailen arteko ikasleek modu autonomoan egiteko ikastaroa da hau, sei unitatez eta 75 jardueraz osatua. Ebaluazioa era automatikoan egiten da eta aurrerapena asmatutako erantzunen araberakoa da. Albistea osorik irakurtzeko: http://www.erabili.com/zer_berri/berr...
Aurreko mezuaren izenburuak ekarriko zuen gaurkoa ere... "Batzuetan gauzak ondo egiten dira" eta beste batzuetan, ez. Hala da.Iñaki Uribe, HABEko Zuzendari Orokorrari egin zion elkarrizketa Onintza Iruretak -aka @oirureta- Argian eta ezin ixilik geratu. Hauxe idatzi nion Argian bertan, Sustatun eta Karrajuan: Iñaki Uribe HABEko Zuzendariari gutun irekiaZuzendari jaun hori:Etsipenez, ezen ez harriduraz, zoritxarrez, irakurri ditut zure hitzak Argia aldizkariko 2.317. alean. Laster langintza honetan 30 urte beteko ditudanez eta urte hauetan guztietan HABEren pean lan egin ...
Karrajuan eta Sustatun argitaratutakoa, lagunak egiteko balioko ez didana, beharbada ;-) Aurten HABEri egokitu zaio MoodleMoot Euskadi 2011ren antolaketa eta ostiral honetan bertaratzeko gogo biziz nenbilen, Euskalduntze Alfabetatzearekin, neure lanarekin, lotura zuzena zuelako eta Moodle-rekin lan egiten dudanez, ikasi nahi nuelako nik baino dexente gehiago dakitenengandik. Baina ez naiz joango. Eta, zergatik ez naizen joango azaltzen hasi baino lehen, argi utzi nahi dut ez dudala injustoa izan nahi MoodleMoot Euskadi 2011 sustatzen eta bertan aurkezteko hitzaldiak prestatz...
Egun On, Ia zer urteten dauen!!!!
Nire adinarekin guztiz ahaztuta ditut azterketak..Orain dela bi urte, HABE-ren 1. mailakoa egin nuen, bainaaurrekoa topatzeko unibertsitateko garaietara jo behar dut. Aspaldiko kontua, benetan.Ohitura galduta, kirolaria entrenatzeke bezala(koa) sentitzen naiz. Eta proba egiterakoan nabarmen ikusten da.Hala ere gaur egungo azterketetan unibertsitatekoekin konparatuz abantailatxo bat dut: Ez daukat aprobatzeko beharrik eta horregatik lasaiago dihardut.Joan zen zapatuan 2. mailakoa egin nuen. Ozta-ozta heldu nintzen lekura. Kasualidadez edo, orain dela bi urteko egoera berean nengoen. Asteburu...