Azterketa egin ondoren
Nire adinarekin guztiz ahaztuta ditut azterketak..
Orain dela bi urte, HABE-ren 1. mailakoa egin nuen, baina
aurrekoa topatzeko unibertsitateko garaietara jo behar dut. Aspaldiko kontua, benetan.
Ohitura galduta, kirolaria entrenatzeke bezala(koa) sentitzen naiz. Eta proba egiterakoan nabarmen ikusten da.
Hala ere gaur egungo azterketetan unibertsitatekoekin konparatuz abantailatxo bat dut: Ez daukat aprobatzeko beharrik eta horregatik lasaiago dihardut.
Joan zen zapatuan 2. mailakoa egin nuen. Ozta-ozta heldu nintzen lekura. Kasualidadez edo, orain dela bi urteko egoera berean nengoen. Asteburu honetan, aurrekoan bezalaxe , nire emaztea eta nire seme nagusia bidai batean zeuden, eta ni, ostera, bakar-bakarrik seme txikiarekin.
Larunbateko goiz animatua izan nuen. Txikia esnatu, gosaria prestatu eta eman , gero umea garbitu, arropa jantzi eta osaba-izebaren etxera eraman.
Azkenean heldu nintzen Euskaltegira eta hor topo egin nuen besteekin. 30 bat neska-mutil(ak) adi-adi azterketaren zain.
Aurreko ilaretan jarrita, segituan konturatu nintzen tipo bakana nintzela gela horretan. Bertan mutil bat eta biok nesken artean. Adinari buruz zer esan behar, ia ia denok ni baino 20 urte gazteagoak. Bazeuden ezagunak ere baina bizpahiru besterik ez.
Eseri bezain laster, ingurukoei begira eta boligrafoak ez ezik, arkatzak, ezabatzeko gomak, eta abarrak zeuzkaten.
Kontxo, zirriborroak egiteko eta...nik berriz nire boligrafo traketsarekin konformatu behar izan nuen eta eskerrak...
"Ze demontre egiten ari naiz hemen" pentsatzen hasten nintzenean, hamaika eta erdiak jo zuten eta azterketa hasi zen. Akabo aitzakiak, aurrera bolie...
Gero gerokoa, entzumenean eta irakurmenean ondo moldatu nintzen. Idazlanean, ordea, ez nintzen ibili hain argi, hala uste dut behintzat.
Tituluaren beharra ez dudalako lasai samar hartuko dut tartetxo hau.
Hala ere azterketa gainditzea gustatuko litzaidake, bai horixe.
Beno datorren ekainaren 13an ezagutuko ditugu emaitzak, ea zorte ona daukagun...
Iruzkinak
Benito 2008-05-20 21:43 #1
Flap, blogeko mezu guztiak eraman behar zenituen azterketara, eta idazlanaren ordez haiek aurkeztu. Azterketa gainditzen ez baduzu, ez dago justiziarik munduan.

leire 2008-05-21 12:26 #2
Neu ere Benitorekin bat nator!!

Gauza bat esango dizut. Gaztetxo askok idazlanean desabantaila bat
daukate: adina. Asko kostatzen zaie hainbat gauzari buruz idaztea,
esperientzia gutxiago dauzkatelako.

Edadean gora joateak balio behar du zer edo zertarako, ezta?

nerea 2008-05-21 14:24 #3

Azterketak azterketa, zorionak eman nahi dizkizut egiten ari zaren lanarekin.Gutxi dira-eta zure moduan bloga ireki eta Interneteko itsaso zabalean inolako konplexurik gabe murgiltzen direnak. Txalotzekoa da daukazun gogoa eta erakusten duzun trebezia. Batzuek titulua aterata, hortxe gordeko dute beste hainbat agirirekin batera kurrikulua potolotzeko; baina erabili, benetan erabili ez dakit nik egingo duten inoiz.

Jarraitu horrela!

2008-05-24 22:54 #4

Lekeitiotik

<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p> </o:p>

Nik azpaldian asterketa ugari egiten nabil lanaldi akin lotuta, orandik neiko urduri jartzen naiz asterketan zu bezala eta uzten det neiko egunekoa dela. Nik lanean egunero idazten dut euskaraz, badakik ez dutela dena ondo idazten baina egunero egiten dut, hitza geiena euskaras egiten dugu, batzuk lekeitarra ,ondarrutarra ,elgoibatarra nik uzten dut eibartarra egiten dudala, askenian balio duena uzten det dela EGITEA lotzarik ez eduki, eta aurrera egin asterketak ez dira dena .

Utzi iruzkina: